Programa honen bitartez, eskualdeko ekintzaile eta enpresari txikiei laguntza eman nahi zaie digitalizazioaren alorrean urrats bat aurrera egin dezaten. Bi lan-lerro nagusi ditu programak:

  • Negozioen digitalizazioaren gaineko diagnostikoa egingo da, gero neurrira diseinatutako estrategia digitala definitzeko.
  • Prestakuntza tailerrak eskainiko dira; urritik abendura bitartean. Bi orduko saioak izango dira eta online eskainiko dira; guztira, 6 tailer.

Diagnosia eta neurrira egindako estrategia digitala

Programa negozio bakoitzaren presentzia digitala aztertzearekin hasiko da. Negozio bakoitzaren diagnostikoa egin ondoren, parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokitutako estrategia digitala eta ekintza-plana diseinatuko da. Ibilbidea osatzeko, aditu baten aholkularitza-laguntza izango dute parte-hartzaileek.

Programan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da jarduera ekonomikoak gutxieneko presentzia digital bat izatea (sare sozialak edo web orrialdea). Aurrez izena eman beharko da galdetegi hau beteta. Plaza kopurua mugatua da.

Prestakuntza-tailerrak

Guztira, 6 prestakuntza tailer emango dira, online. Lansaio bakoitzak bi orduko iraupena izango du eta urriaren erdialdetik abenduaren lehen astera bitartean egingo dira, asteazkenetan, goizez, 10:00etatik 12:00etara.

Saio guztiak estrategia digital egokia aurrera eramateko gaitasun eta baliabideak eskuratzeko diseinatu dira. Hona hemen prestakuntza-eskaintza osoa:

  • Urriak 14: Nola kudeatu sare sozialak: aholku eta jarraibideak, ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
  • Urriak 21: Iragarkiak Facebook eta Instagramen: nola iritsi zure bezerogaiengana?
  • Azaroak 4: WhatsApp Business; lortu bezeroen fidelizazioa eta handitu salmentak.
  • Azaroak 11: Amazon bezalako Marketplace plataformetan produktuak saltzeko gakoak.
  • Azaroak 25: Sare sozialetarako diseinu grafikoa (Canva plataformaren bitartez).
  • Abenduak 2: Google My Business sortu eta sar ezazu zure jarduera Google-eko mapan.

Tailerretan parte hartzeko ere, aurrez izena eman beharko da galdetegi hau beteta.

Aholkularitza eta tailerrez gain, programa martxan den bitartean (abenduaren 15 arte), ekitenurolakosta@gmail.com helbidera idatzita, estrategia digitalaren inguruko edozein zalantza argitzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Argibideak eta izen-ematea

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez: