Udako lanpostuen deialdia egin du Udalak

Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan, eta deialdia egiten du lanpostu horiek betetzeko.

Deialdian parte hartzeko, langabetua izan behar da eta Orion erroldatua (txu-txu trenaren gidari, udaltzain laguntzaile eta turismo bulegorako lanpostuetarako ezik), gutxienez 2019ko urtarrilaren 1az geroztik. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbidezko erregimenean egingo dira, denboraldi baterako.

  • Kabinen garbitzailea (bi lanpostu).
  • Kanpineko komunen garbitzailea (lau lanpostu).
  • Udaltzain laguntzailea (lau lanpostu).
  • Txu-Txu trenaren gidaria (lanpostu bat).
  • Kanpineko zaindaria (lanpostu bat).
  • Turismo bulegorako harreragilea (lanpostu bat).

Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa apirilaren 30ean egingo da

Maiatzaren 26an egingo dira Udaletarako, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Batzar Nagusietarako eta Europar Parlamenturako hauteskundeak eta, hori dela-eta, zozketa publikoa egingo da udaletxean, egun horretan osatuko diren hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko.

Zozketa apirilaren 30ean egingo da, asteartearekin, goizeko 09:30ean, udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Zozketa publikoa da eta, beraz, herritarrek aukera dute ikustera bertaratzeko.

Udalak gai honi buruz kaleratu duen oharra hemen ikus daiteke, bi hizkuntzatan:

Hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa. Oharra PDF formatuan

Salatxo abesbatzak hiru kontzertu emango ditu Aiztondo eta Kantuz abesbatzekin batera

Salatxo, Aiztondo (Astigarraga) eta Kantuz (Hernani) abesbatzek Gabriel Faur√© konpositore frantsesaren  'Requiem Op. 48' obra abestuko dute batera hiru kontzertutan.

Hernanin, larunbatean

Lehenbiziko kontzertua Hernaniko San Joan parrokian emango dute larunbat honetan, apirilak 13, 20:00etan. Bigarrena Orioko elizan izango da maiatzaren 11n, larunbatarekin baita ere, 19:30ean hasita; eta hirugarrena maiatzaren 25ean izango da Donostiako Alde Zaharreko San Bizente elizan, oraindik zehaztu gabeko orduan.

Datorren ostiralean pasatuko da Korrika Oriotik eta egun beteko programa antolatu du Korrika batzordeak

Datorren ostiralean, apirilak 12, pasatuko da Korrika Oriotik. Orioko Korrika batzordeak programa zabala antolatu du egun horretarako, goizean hasi eta gaua arte.

Korrika Txikia goizean

Korrika Txikia goizeko 11:00etan abiatuko da Bikamiotatik eta ibilbide bat egingo du herriko kaleetan barrena, bi eskoletako haurrekin. Bukaera Herriko Plazan emango zaio 12:00ak inguruan. Ahal duten guraso guztiak ere gonbidatuta daude parte hartzera. Lehenbizi ikasle zaharrenak abiatuko dira eta azken metroak bi ikastetxeetako txikienek egingo dituzte.

KORRIKA 13:45ean iritsiko da plazara

KORRIKA Zarauztik barrena etorriko da aurten eta 13:45ean du ordua Orioko plazara iristeko. Oriotarrek Xuai gainean hartuko diete lekukoa zarauztarrei eta Aginagaraino eramango dute, han Usurbildarrei emateko. KORRIKAk 10 kilometro egingo ditu Orion eta talde hauek eramango dute lekukoa:

Hautesle-errolda ikusgai dago udaletxean, kontsultak egin eta erreklamazioak aurkezteko

2019ko maiatzaren 26an egingo diren udal-hauteskundeak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Batzar Nagusietarakoak eta Europar Parlamenturakoak direla-eta, jendaurrean daude dagoeneko hautesleen zerrendak (bai Orion bizi direnena eta bai atzerrian bizi baina Orion erroldatuta daudenena).