Euskararen Egunarekin banatu ziren kultur etxean aurtengo EUSKARAZ GAZTE literatur sariak

Sari-banaketa kultur etxearen areto nagusian egin zen, abenduaren 3ko 19:00etan hasita, eta bertan izan ziren Udalaren ordezkariak, sarituekin eta epaimahaikideekin batera. Sariak banatzen Anuska Esnal alkatea eta Bakartxo Oliden euskara-zinegotzia aritu ziren.

Lehiaketaren epaimahaia honako hauek osatu dute aurten: Eli Manterolak, Karkara aldizkariaren izenean; Eli Lasa, Aiako Udaleko kultur teknikariak; eta Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak.

Epaimahaiak ekitaldian nabarmendu zuenez, aurten aspaldiko oparoena izan da lehiaketara aurkeztutako lanen kopurua eta kalitatez ere ona izan da aurtengo uzta. Horrek ondorio ekarri du, halabeharrez, saritzeko moduko lanak saririk gabe geratzea.

Azken uneko aldaketak sanikolasetako festa-egitarauan

Kultura Sailak jakinarazi duenez, Karkarako webgunean ondo egon arren, paperezko edizioan erratak daude eta hona hemen San Nikolas festen egitarauan egin diren zenbait zuzenketa eta aldaketa:

Abenduak 6, ostirala

Dantzari Txikien txapelketa 12:30ean hasiko da.

Moonshine Wagon taldeak 2:30ean joko du festagunean.

Abenduak 7, larunbata

Buruhandi eta erraldoiek 17:15ean hasiko dute beren ibilbidea Kultur Etxetik.

Burrunba elektrotxaranga 18:15ean hasiko da Errusta tabernatik.

Abenduak 8, igandea

Meza 11:00etan izango da eta Banderen bedeinkazioa 12:00etan.

Benta Zaharreko Mutiko Alaiak 12:30ean hasiko dira. 

Azkenik, Mater untziak ez du Orioko portura etortzerik izango plazako lanek segurtasuna ez baitute bermatzen. 

Sanikolasetako txupinazoa Kultur Etxetik botako da aurten

Datorren ostegunean hasiko ditugu herriko San Nikolas festak.

Aurten, obrak direla-eta Herriko Plaza erabilgarri ez dugunez, Festa batzordeak txupina Kultur Etxetik botatzea erabaki du; beraz, herritar guztiei abenduaren 5ean arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxera hurbiltzeko deia egiten diegu festei hasiera bertan emango baitzaie.

Kultura Saila 

Sanikolasak pasa eta gero hasiko dira Aita Lertxundi kaleko obrak

Udalak Aita Lertxundi kalea eraberritzeko lanen I. faseari ekingo dio San Nikolas jaiak bukatutakoan, abenduaren 9ko astean.

Obrari buruzko azalpenak eman dituzte gaur goizean Ainara Munduate Hirigintza batzordeko buruak eta Pilar Azurmendi udal-arkitektoak.

Aita Lertxundi, egoera txarrean

Aita Lertxundi kalea egoera txarrean dago gaur egun, 22 eta 28 zenbakien artean:

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, azaroak 28

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2019ko urriaren 31ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 7/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.