Prestakuntza teoriko-praktikoa eskualdeko kultura eta sormen alorreko profesionalentzat

Sektore tradizionaleko enpresa eta elkarteen erronkei erantzuteko, bi esku-hartze egingo ditu Udal Elkarteak, Sorkide programaren bitarteaz; aurrez, prestakuntza eskainiko zaie interesa duten eskualdeko artista eta sortzaileei.

Udal Elkarteak harremanetan jarri nahi ditu eskualdeko elikaduraren sektoreko enpresak eta sortzaileak, bien arteko elkarlana sustatzeko.

Lana bilatzeko eta telelana errazteko ikastaroak

Urola Kostako Udal Elkarteak lau ikastaro antolatu ditu online ekainaren 29tik uztailaren 2ra, lan bila dabiltzanentzat eta telelana erraztu nahi dutenentzat:

Oinarrian, 4 ikastaro izango dira baina bikoiztuta eskainiko dira eta, beraz, 8 izango dira, guztira.

Ekainaren 24an irekiko da epea udako kirol-jardueretan izena emateko

Aurreko urtetan bezala, udan kirol egiteko aukera ugari izango dute Orioko haur eta gazteek, Udalak, kiroldegiak eta herriko eragileek antolatutako jardueretan. COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren eraginez, osasun- eta higiene-baldintzak eta aforoak bereziki zainduko dira jarduera horietan, baina, bestela, normaltasunez egingo dira.

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, ekainak 25

Bilkura presentziala izango da berriro eta, beraz, udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da eta gai hauek aztertuko dira:

Lasaitasunerako deia egin du Udalak, herrian sortu diren COVID-19 positiboak direla eta

Azken egunotan 5 lagunek eman dute positibo Orio inguruan COVID-19a detektatzeko PCR probetan. Horrek kezka eta ezinegona sortu du herritarrengan eta Udalak, ohar honen bidez, lasaitasunerako deia egin nahi du.

Haur-parkeak irekiko ditu gaur Udalak, «normaltasun berrian» sartzearekin batera

Haur-parkeak itxita egon dira alarma-egoera deklaratu zenetik eta eskari handia zegoen guraso eta haurren aldetik ahalik eta azkarren irekitzeko. Alarma-egoera bukatzearekin bat, udalek baimena daukate berriro haur-parkeak irekitzeko, aforo mugatuarekin eta garbitasun-neurri bereziekin.

Udan hondartza erabiltzeko neurriak zehaztu ditu Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean

COVID-19ak sortutako osasun-krisiak udako denboraldiaren antolaketan ere izango du eragina, eta Udalak hainbat neurri hartu ditu hondartzaren erabilera arautzeko eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

Antilla hondartza «dinamikoa» izatea erabaki zuen Udalak maiatzaren bukaeran, deskonfinamenduan geundela, herritarren segurtasuna bermatzeko. Orain, ordea, egoera aldatu da eta ekainaren 19an bukatuko da EAEn deskonfinamendua eta hasiko da «normaltasun berria». Normaltasun berrian hondartza ez da dinamikoa izango eta, beraz, herritarrek aukera izango dute bertan eguzkia hartzen egoteko. Nolanahi ere, Udalak eta Aldundiak hainbat neurri adostu dituzte, egoera berri honetan ere hondartza segurtasunez erabili ahal izateko.

Astelehenean irekiko da Musika Eskolan matrikulatzeko epea

Ekainaren 22an irekiko da epea, Danblin Musika Eskolan matrikulatzeko 2020-21 ikasturterako.

Ikasturtea irailean hasiko da eta ikasketa hauek egin daitezke:

Udako lanpostuak 2020. Udalak aukeraketa-proben emaitzak kaleratu ditu

Aukeraketa-probetako emaitzak aztertu ondoren, alkateak erabaki du, epaimahai kalifikatzailearen proposamenez, pertsona hauek kontratatzea aurtengo udako lanpostuak betetzeko, puntuaziorik altuenak lortu dituztelako:

Eskualdeko enpresa eta establezimenduen beharrak identifikatu nahi ditu Udal Elkarteak, ikerketa baten bidez

Etengabe aldatzen doa gure ingurune ekonomikoa, eta gero eta azkarrago: teknologia berriak, merkatuaren joerak…

Horretaz jabetuta, Udal Elkarteko Garapen Agentziak ikerketa bat abiatu du, eskualdeko enpresa eta establezimenduen gaur egungo egoera ezagutzeko eta dauzkaten beharrak identifikatzeko. Helburua da, ikerketa horren ondoren, epe ertaineko estrategiak eta ekintza-lerroak diseinatzeko datuak lortzea. Ikerketak hiru esparru funtsezko izango ditu oinarri:

  • Zaintza teknologikoa
  • Adimen lehiakorra
  • Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B).

Aurtengo udan ere Kirol Anitzak jarduera izango da kiroldegian, LH1etik LH6ra bitarteko haurrentzat

Haurrentzako aurtengo udako kirol eskaintza ez du oraindik publiko egin Udalak. Normaltasun berrirako ezartzen diren arauek markatuko dute zer egin ahal izango den eta, beraz, behin horiek zehaztuta erabakiko du Udalak nolako eskaintza egin.

Nolanahi ere, guraso asko ari dira galdezka eta dagoeneko esan daiteke Kirol Anitzak jarduera egiteko aukera izango dela uztailean eta abuztuan, LH1etik LH6ra bitarteko haurrentzat.

Erosketa-bonuak erosi eta erabiltzeko deia egin du Udalak

Herriko dendak suspertzeko erosketa-bonuak kultur etxean daude salgai. 40 euroren truke 60 euroko erosketa egin ahal izango dute herritarrek COVID-19ak kaltetutako establezimenduetan. Pertsona bakoitzak bonu bakar bat erosi ahal izango du: 40 eurotan erosiko du eta, gero, bonu horrekin, 60 euroko gastua egin ahal izango du ekimenean parte hartzen duten dendetan (ez du zertan dena denda bakar batean gastatu behar; aukera izango du 15 euroko lau erosketa egiteko). Udalak 20 euro jarriko ditu saltzen den bonu bakoitzeko, horretarako sortu duen partida berezitik ordainduko direnak.

Herritarren erantzun ona

Udaleko Merkataritza batzordeak jarri du martxan ekimena eta erantzun ona izaten ari da. Parte hartzen ari diren establezimendu batzuetan dagoeneko iritsi dira bonuen bidez saldu dezaketen topera (establezimendu bakoitzak, gehienez, 60 euroko 20 bonu hartu ditzake).