Ostegun honetan azoka egingo da berriro, segurtasun-neurriak hartuta

Osteguneko azoka ikastola aurreko zabalgunean egingo da, goizeko 8:30etik 14:00etara. Azokak sarrera-puntu bat eta irteera-puntu bat izango ditu eta bezeroek hesiz markatutako ibilbide bati segituz bisitatu beharko dituzte postuak, honako segurtasun-neurriak hartuta:

  • Bezeroek eta saltzaileek maskara jantzi beharko dute nahitaez.
  • Azokara sartu aurretik eta ateratzerakoan, eskuak garbituko dituzte Udalak jarriko dituen xaboi-banagailuak erabiliz.
  • Elkarren arteko segurtasun-distantzia gorde beharko dute bezeroek nahiz saltzaileek(bi metro).
  • ‹Saltzaile bat, bezero bat› araua aplikatuko da uneoro. Gainontzeko bezeroek txandaren zain egon beharko dute, hesiaren bestaldean.
  • Bezeroek galarazita izango dute jeneroa eskuz ukitzea.

Herriko merkatari eta ostalariak hasita daude berriro zerbitzua ematen

Herriko dendari gehienek zabaldu dituzte ateak dagoeneko eta terrazak dituzten tabernari batzuk ere atzoko egunez hasi ziren zerbitzua ematen, segurtasun-neurriak hartuta bezeroen osasuna zaintzeko.

Ostalaritzako zerbitzuei dagokienez, taberna hauek ireki dituzte terrazak dagoeneko:

Zabalik daude ostera igogailu publikoak eta komun publikoak

Osasun-arrazoiengatik hainbat astez itxita egon ondoren, gaur jarri dira erabilgarri ostera herriko bi igogailu publikoak (plazakoa eta kultur etxearen atzekoa). Herritarrek hainbat neurri bete beharko dituzte igogailuak erabili ahal izateko:

  • Sartu aurretik eskuak garbitu beharko dituzte, Udalak ate ondoan jarri duen xaboiarekin.
  • Igogailua erabiltzeko, maskara jantzi behar da nahitaez
  • Igogailua bakarka erabili behar da, arau orokor gisa
  • Zaintza behar duten pertsonek zaindariarekin erabili dezakete eta elkarrekin bizi diren pertsonak ere batera igo daitezke

Deskonfinamenduaren lehen faseak aldaketak ekarriko ditu herriko zerbitzuetan

Datorren astelehenetik aurrera deskonfinamenduaren lehen fasean sartuko gara, eta horrek zenbait aldaketa ekarriko ditu. Aldaketa nagusiak zein diren azaldu nahi du Udalak ohar honen bidez.

Udaletxea

  • Egoera ez da aldatuko. Udaletxeak itxita segituko du, baina herritarrek aukera izango dute hitzordua eskatzeko, beharrezko tramiteak egiteko edo udal-teknikari edo politikariekin geratzeko.
  • Udalak manparak jarri ditu herritarrak hartzeko lanpostuetan eta eskuak garbitzeko gel-banagailua jarri du udaletxeko sarreran, gainerako eraikin publikoetan bezala.

Muntoko haur-parkearen ingurua egokitu du Udalak, erabilgarriago izateko

Udalak balioa eman nahi dio Muntoko haur-parkearen inguruari, oso toki aproposa delako jolas bideraturako zein librerako: ibai ertzean dago, toki eguzkitsua da baina itzala ere badu, berdegune ederra dauka…

Hori dela eta, Udalak piknik-gunea antolatu du bertan eta, horrez gain, Muntoko ibilbidea eta aparkalekua lotzen dituen oinezkoen pasabidea konpondu du.

Orioko denda eta taberna batzuk hasita daude, pixkanaka, zerbitzua ematen

Atzotik hasita, denda eta tabernek aukera daukate zerbitzua ematen hasteko, baldintza zehatz batzuk beteta. Hori dela eta, herriko dendari eta tabernari batzuk hasita daude berriro herritarrei zerbitzua ematen, pixkanaka, segurtasuna bermatzeko neurriak hartuta.

Momentuz, hitzordua aldez aurretik hartuta emango dute zerbitzua, jende-pilaketak saihesteko.

Zerbitzua ematen hastea erabaki duten establezimenduak hauek dira (datuak eguneratzen joango gara, jakin ahala; datuak eguneratzeko, abisatu emailez turismo eta merkataritza teknikari Adrian Garciari, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezua jarrita):

Selma Huxley historialaria hil da

Selma Huxley historialaria atzo hil zen, Londresen, 93 urte zituela. Selma Huxley-k bere bizitza akademiko guztia pasatu zuen Euskal Herriko arrantzaleek Ternua inguruan utzitako arrastoak-eta aztertzen. Lan hori dela eta, harreman zuzena izan zuen Orioko Udalarekin hainbat alditan, eta gure arrantzale eta baleazaleei buruzko dokumentazio ugari topatu zuen Oñatiko artxiboan.

Arauak zorrotz errespetatzeko deia egin du Udalak

Oriotarrek, orokorrean, egoki bete dituzte orain arte alarma-egoera honetan ezarritako arauak. Joan den asteburu honetan, ordea, jendea paseatzera eta kirol egitera ateratzeko baimena dela-eta, portaera desegoki batzuk izan dira: Itxaspeko bideko sarrera debekatzen duen hesia lurrera bota dute, haurrak eta familiak talde handitan eta elkarrekin nahasian ibili dira eta herritar ugari ibili da kirol egiten taldean, bakarka ibili beharrean.

Aurtengo literatur lehiaketa bertan behera utzi du Udalak

Udalak erabaki du aurtengo eskola-umeentzako literatur lehiaketa ez egitea, bizi dugun alerta sanitarioak sortzen dituen zailtasunengatik. Udalak urtearen hasieran egin zuen, urtero bezala, eskola-umeentzako literatur lehiaketaren deialdia, baina ikasleen lanak jasotzeko epea bukatu aurretik etorri zen klaseak etetea eta etxean konfinatu beharra.

Udal-liburutegiak berriro abiatuko du mailegu-zerbitzua astelehenetik aurrera

Liburutegiaren jendaurreko zerbitzuak etenda segituko du, baina erabiltzaileek aukera izango dute liburuak maileguan hartzeko, prozedura honi jarraituta:

Erabiltzailea Eusko Jaurlaritzako katalogoaren webgunera sartuko da eta bertan ikusiko du Orioko udal-liburutegiaren eskaintza (https://www.euskadi.eus/web01-a2libzer/eu/contenidos/biblioteca/x42t_biblio_216/eu_def/index.shtml ). Erabiltzaileak bertatik aukeratuko ditu interesatzen zaizkion liburuak eta, eskaera egiteko, e-mail bat jarriko dio liburutegiko arduradun Miren Anduezari (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. ) edo 943 833 377 telefonora deituko dio 16:00etatik 19:30era bitartean.

Herritarrek paseatzera edo kirol egitera atera ahal izango dute larunbatetik aurrera

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, maiatzaren 2tik aurrera herritarrek aukera izango dute kalera ateratzeko, paseoak ematera edo kirol egitera, ordutegi eta baldintza jakin batzuetan.

Orioko Udalak oharra prestatu du, ordutegi eta baldintza horiek zein diren laburbiltzeko.

Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko kanpaina abiatu du Orioko Udalak

«Herri bat ez da galtzen kanpokoek Orion kontsumitzen ez dutelako, Oriokoek bertan erosten ez dutelako baizik» lelopean, Orioko Udalak herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko kanpaina abiarazi du, herritarrak bertako dendetan erostera bultzatzeko.

Gure denda, taberna, jatetxe eta zerbitzuak herri-bizitzaren eragile dira. Ilusioz, kolorez eta lagunez betetzen dute Orio. Herritarren topagune dira, gertukoak eta bereziak.