Jun10

18:00

Miriam Mendoza ipuin-kontalaria izango da astelehenean kultur etxean

Lekua: Orioko kultur etxea

Antolatzailea: Orioko Udala

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioetako bat izango da datorren astelehenean, ekainak 10, 18:00etan hasita.

Ipuinak kontatzen Miriam Mendoza kontalaria arituko da. Orioko haurrek ezagutzen dute Miriam, lehenago ere etorri izan delako liburutegira.

Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.