Iñigo Asensioren Postal Kolekzionistak taldeak kontzertua emango du Arraunetxen uztailaren 17an

Traducción automática al castellano

Iñigo Asensio musikariak gidatzen duen Postal Kolekzionistak talde tolosarrak «Azken gaua hirian» diskoa aurkeztuko du Orion uztailaren 17an, ostiralarekin. Kontzertua 20:00etan izango da, Arraunetxeko aretoan.

Kontzertua Udalak antolatu du udako programaren barruan. Aurreneko kontzertua da martxoan konfinamendua dekretatu zenetik eta Arraunetxen egitea erabaki du Udalak, jendearen arteko distantziak zaindu ahal izateko eta aforoarekin arazorik ez izateko.

Sarrerak 2 eurotan salduko dira eta aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean. 80 sarrera jarri dira salgai eta dagoeneko erosi daitezke.

Postak Kolekzionistak taldea

Postal Kolekzionistak taldea 2018an sortu zen eta 2019an egin zuen lehen jendaurreko emanaldia, Tolosan. Iñigo Asensio da musika eta hitzak egiten dituena eta eskarmentu handiko musikariak biltzen ditu inguruan. Beren estudioko lehen diskoa da «Azken gaua hirian» eta hori aurkeztuko dute kontzertuan.

Iñigo Asensiok 6 urtez 20tik gora herrialdetan barrena egindako bidaiak kontatzen ditu diskoak.

Hauek dira taldea osatzen duten musikariak:

  • Iñigo Asensio, ahotsa, gitarra, aho-soinua
  • Ander Zubillaga, gitarra
  • Juanjo Falcon, baxua
  • Irene Lopez, teklatua
  • Michel Longaron, bateria

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.