Oct30

20:00

«Errimak bi oinetan» dantza-ikuskizunaren ordutegia aldatu behar izan du Udalak

Lekua: Karela kiroldegia

Antolatzailea: Orioko Udala

Traducción automática al castellano

Emanaldia ostiral honetarako antolatuta dago eta 22:00etan hastekoa zen, Karela kiroldegian. Udalak, ordea, aurreratu egin behar izan du, eta 20:00etan hasiko da azkenean.

Pandemia-egoera dela-eta agintariek hartutako azken neurriak betetzeko egin behar izan du aldaketa Udalak.

Ikuskizunerako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 5 euro ordainduta, eta oraindik salgai daude kultur etxean. Aforo-mugak direla-eta, 260 sarrera jarri dira salgai eta pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.

Norbait baldin badago dagoeneko sarrera erosita daukana eta, ordu-aldaketagatik, ekitaldira joan ezingo duena, kultur etxera joan besterik ez dauka bere sarrerarekin eta dirua bueltatuko zaio.

Dantzak eta bertsoak

Haatik dantza-konpainiak bertsoen laguntzaz osatu nahi izan du ikuskizuna, sormenerako lurralde berriak esploratzeko. Ordu bete inguruko ikuskizuna da, dantzaz gain, gaur egungo eta garai bateko bertsoak plazaratzen dituena.

Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik. Igelaren Bandak jarri die soinua bertsoei, eta Thierry Bizkari, Maddalen Arzallus eta beste hainbatek jarri diote ahotsa ikuskizunari.

Emanaldiak bizi-bizi uztartzen ditu bertsoak eta dantza. Hori du berezitasun. Uztarketa horren bidez, gaur egungo gaiei buruz egiten du gogoeta.

Ikuskizunaren zuzendariak Aiert Beobide dantzaria eta Unai Elizasu bertsolaria dira.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.