Abuztuaren 11n, larunbatarekin, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:00etan hasita, udako kultur programazioaren barruan. «Jumanji. Siguiente nivel» filma proiektatuko da, gaztelaniaz.

Euria ari badu, proiekzioa Herriko Plazan izango da, ordu berean.

Udalak lau film programatu ditu hondartzan aurtengo udan, bi euskaraz eta bi gaztelaniaz, eta hau izango da hirugarrena. Segurtasuna zaintzeko, aulkiak distantzia egokiarekin jarriko ditu Udalak eta ikusleek eserita ikusi beharko dute filma.

Hondartzako zine-emanaldiez gain, Udalak beste bi proiekzio ere antolatu ditu, Gure Zirkuarekin elkarlanean. Bat uztailean proiektatu zen eta hurrengoa abuztuaren 11n izango da.

Sarrera doan da.

Abenturetako filma, familian ikusteko

«Jumanji. Siguiente nivel» (2019) filma Estatu Batuetakoa da eta Jake Kasdan da zuzendaria. Aktore nagusiak hauek dira: Dwayne Johnson, Karen Gillan, Jack Black, Kevin Hart, Awkwafina, Danny DeVito, Alex Wolff, Nick Jonas eta Danny Glover.

Jumanji-sortaren ezaugarri guztiak ditu filmak: umorea, akzioa, erritmo bizia…