Ekintzaileentzako ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak, mugikorrarekin sare sozialetarako argazkiak nola egin ikasteko

Traducción automática al castellano

Urola Kostako Udal Elkartearen "EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema" egitasmoaren barruan, beste ikastaro bat antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak ekintzaile edota enpresari txikientzat. Hau da ikastaroaren gaia: mugikorra erabilita, sare sozialetarako argazkiak ahalik eta modurik profesionalenean ateratzeko prestakuntza ematea.

Gaiak

Gai hauek jorratuko dituzte ikastaroan:

  • Argazkia: argia, konposizioa eta teknika. Ariketa praktikoak.
  • Argazki edizioa: kontrastea, saturazioa eta beste kontzeptu tekniko batzuk
  • Interneterako argazki formatu egokiak

Ikastaroaren ezaugarriak

  • Iraupena: Guztira, 8 orduko ikastaroa izango da, 4 orduko 2 saiotan antolatuta.
  • Eguna: Ekainak 5 eta 6 (bi saioak osagarriak dira eta, beraz, ezin izango da saio bakarrean izena eman).
  • Ordua: 09:30etik 13:30era
  • Lekua: Urola Kosta Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Argibideak eta izen-ematea

Plaza kopurua mugatua denez, ikastaroan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Ekinaren 3a izango da izena emateko azken eguna. Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapena (Johanna Pino)
Tel. 943890808
jpino@urolakosta.eus / www.ekiten.org

 

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.