Irekita dago epea San Pedro eguneko Trikitilari Txapelketarako izena emateko

Traducción automática al castellano

Dagoeneko irekita dago epea San Pedro eguneko Trikitilari Txapelketan izena emateko. Aurtengoa txapelketaren 10. edizioa da.

Txapelketa ekainaren 29an izango da Herriko Plazan, 12:30ean hasita eta bertan parte hartzeko aukera dute 22 urtetik beherako trikitilari gazte guztiek.

Txapelketaren finalean 6 bikotek parte hartuko dute (gehienez, 8 bikote izango dira). 8 bikote baino gehiago baldin badaude izena emanda, kanporaketa egingo da aldez aurretik. Kanporaketan fandango bat jo beharko da, eta fandango hori finalean ezin izango da errepikatu.

Txapelketan 4 pieza joko beharko ditu bikote bakoitzak:

  • Trikitixa
  • Porrusalda
  • Fandangoa
  • Arin-arina

Izen-ematea

Izena emateko, nahikoa da mezu elektroniko bat bidaltzea kultur etxeko helbidera: ketxea@orio.eus Adierazi beharreko datuak hauek dira: Izen-abizenak, nortasun-agiria, telefonoa, helbide elektronikoa, eta sariaren ordainketa egiteko Kutxa edo Bankuko kontu korrontearen zenbakia (bikoteko kide bakarrarena nahikoa da)

Oharrak

  • Finalean baserritar arroparekin agertzea derrigorrezkoa da.
  • Epaimahaikideek ikusten badute lehenengo saria emateko mailarik ez dela egon txapelketan, sari hori eman gabe geratuko da.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.