Edukiontziak irekitzeko bigarren txartela banatuko da eskualdeko etxebizitza guztietara

Traducción automática al castellano

Errefusaren eta organikoaren edukiontziak irekitzeko bigarren txartela banatuko da eskualdeko etxebizitza guztietara. Datozen egunetan jasoko dute txartela, gutun bidez, bost udalerrietako herritar guztiek.

Bigarren txartel hau ere, lehendabizikoa bezalaxe, etxebizitzari dagokio, eta soilik irekiko ditu norberaren etxebizitzari dagozkion bilketa-puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak. Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahal izango da udaletxean edo Udal Elkartean.

Etengabeko jarraipena: doiketak eta hobekuntzak

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian hondakinak biltzeko zerbitzu berria ezarri zenetik, iazko martxoan, Udal Elkartea etengabe ari da hondakinak biltzeko zerbitzua hobetzen. Betiere, gutxieneko helburuez haratago, sailkatuta ahalik eta hondakin gehien jasotzeko helburuarekin. 2019an hainbat neurri hartu dira bilketa-zerbitzua doitu eta hobetzeko eta herritarrei ahalik eta erraztasun gehien emateko. Testuinguru horretan erabaki da, herritarren iradokizunak kontuan hartuta, eskualdeko etxebizitza guztietara bigarren txartela banatzea.

Zalantzarik gabe, sistema ezarri zenetik,  bilakaera ona izan da eta hasiera-hasieratik erakutsi dute herritarrek jarrera aparta. Udal Elkartetik dei egin nahi diegu herritar guztiei arduraz eta ingurumenekiko begirunez jokatzen jarrai dezaten. Udal Elkarteak lanean jarraituko du, etengabeko hobekuntzaren bidetik, %75eko bilketa-maila erreferentzia gisa hartuta.

Informazio eta arreta zerbitzua

Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua:

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Hondakinak Biltzeko Zerbitzua
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
  • Tel. 943 890808
  • hondakinak@urolakosta.eus

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.