Urtarrileko eta otsaileko jardueren programa argitaratu du Udalak

Traducción automática al castellano

Udalak kaleratu berri du urtarrileko eta otsaileko kultur jardueren programazioa. Ekitaldi hauek osatzen dute programa:

URTARRILAK 24, OSTIRALA

17:30 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ekitaldia kiroldegian, Herri Ikastolak antolatuta.

22:00 Artantxuriketan ikuskizuna. Arto-zuriketaren antzezpena, kantu eta kontakizunekin. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 2 eurotan.

OTSAILAK 1-2

DBHko ikasleen irteera eskiatzera, Luz Ardiden-era, Gaztelekuak antolatuta. Izena emateko azken eguna: urtarrilaren 20a.

OTSAILAK 7, OSTIRALA

22:00 Alos Quartet taldearen kontzertua kultur etxean. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 5 eurotan.

OTSAILAK 8, LARUNBATA

Arratsaldez LH3-LH6 bitarteko ikasleentzako jolasak, Txurrumuski elkarteak antolatuta.

OTSAILAK 10, ASTELEHENA

19:00 Enric Benito onkologoaren hitzaldia, gaztelaniaz, Ikastolako aretoan, Mandalara taldeak antolatuta: "Sabiduría y compasión. La esencia del acompañar". Doan da, baina aldez aurretik eman behar da izena, 648 487 489 telefonora deituta.

OTSAILAK 15, LARUNBATA

17:00 Musika Eskolako dantza-emanaldia kiroldegian.

OTSAILAK 17, ASTELEHENA

18:15 Ipuin-kontalaria kultur etxean: Miriam Mendoza.

OTSAILAK 21, OSTIRALA

22:00 Maider Zabalegi kantariaren kontzertua kultur etxean. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 2 eurotan.

OTSAILAK 22, LARUNBATA. INAUTERIAK ETA ARRAUNAREN EGUNA

12:00 Txaranga ibiliko da kalez kale

13:00 Marmitako-errazioak (2 euro) eta txotxeko sagardoa (1,5 euro) banatuko dira Ibai Ondoko plazan.

16:00 Oria ibaiaren traineru-jaitsiera.

17:00 Inauteritako desfilea.

OTSAILAK 26, ASTEAZKENA

19:00 Hitzaldia Salatxo aretoan, Ahalduntze Eskolak antolatuta: Euskaltzaletasuna eta Feminismoa. Hizlariak: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel.

OTSAILAK 29, LARUNBATA

20:00 Salatxo eta Eresmin (Antigua) abesbatzen kontzertua elizan.

OHARRA: Asteazkenero bingoa izango da kultur etxean 16:30ean.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.