Haur-parkeak irekiko ditu gaur Udalak, «normaltasun berrian» sartzearekin batera

Traducción automática al castellano

Haur-parkeak itxita egon dira alarma-egoera deklaratu zenetik eta eskari handia zegoen guraso eta haurren aldetik ahalik eta azkarren irekitzeko. Alarma-egoera bukatzearekin bat, udalek baimena daukate berriro haur-parkeak irekitzeko, aforo mugatuarekin eta garbitasun-neurri bereziekin.

Orioko Udalak banan-banan kalkulatu ditu herriko haur-parkeen aforoak, araudiak baimentzen duenaren arabera, eta gaur bertan irekiko dira. Haur-parkeez gain, skate egiteko pista eta pilotalekua ere irekiko dira, baldintza berdinetan.

Udalak kartelak jarriko ditu haur-parke guztietan, errespetatu beharreko aforoa zein den adieraziz.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.