Kuadrillen arteko batel lehiaketa antolatu du ikastolak San Pedro egunean

Lehiaketa ekainaren29an jokatuko da, ostiralarekin, 17:30ean hasita.

Ikastolak triatloia antolatu izan du azken urteotan San Pedro jaietan; baina aurten aldatu eta, horren partez, batel lehiaketa antolatu du Arraunketa Elkartearen eta Udalaren babesarekin.

14 urtetik gorako lagunek parte hartu ahal izango dute eta irabazleentzat sariak izango dira: afariak Galerna, Gabon eta Niko tabernetan.

Izen-ematea

Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta azken eguna ekainaren 20a izango da.

Koadrilla edo lagun-taldearen izenean eman behar da izena hiru toki hauetako batean: Karela kiroldegian, Ikastolako idazkaritzan edo kultur etxean. Posta elektronikoz ere eman daiteke, mezua idatzita Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.