Ate irekietako eguna egingo du Haurreskolak astelehenean

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren urriaren 1ean zabalduko da eta irekita egongo da urriaren 9a arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du eta, haurreskolan hasteko, 16 aste beteta izan behar ditu gutxienez.

Orain matrikulatzen diren haurrak abendutik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Izena emateko ordutegia hau izango da: goizez, 09:00etatik 11:00etara; eta arratsaldez, 15:00etatik 16:00etara.

Informazioa nahi duenak bertara azaldu besterik ez dauka edo, bestela, telefonoz edo posta elektronikoz jarri harremanetan: 943 890 625 eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Ate irekietako eguna irailaren 24an, astelehenarekin

Datorren irailaren 24an, astelehenarekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat.