Enpresetan hizkuntzen kudeaketa hobetzeko ikastaroak antolatu ditu Udal Elkarteak ekintzaileentzat

Euskara, zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza

Ikastaroaren helburua da. zerbitzu-hizkuntzaren eta lan-hizkuntzaren garrantzia azpimarratzeaz gain, ekintzaileak konturatzea hizkuntzen kudeaketa eraginkor batek ekarpen handia egin diezaiokeela beren proiektuari. Saioetan, alderdi teorikoa ezagutzeaz gain, adibideak eta irtenbide zehatzak planteatuko zaizkie.

Izen-ematea eta informazioa

Saioetan parte hartzeko interesa duten Urola Kosta bailarako enpresa txikiek eta ekintzaileek dagoeneko eman dezakete izena Udal Elkartearen webguneko formularioa beteta:

http://www.urolakosta.eus/eu/euskara-enpresan

Informazio gehiago ere eskatu dezakete Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora idatzita edota telefonoz, 943 890 808 zenbakira deituta.

EnpresaEuskarazHanditzen19