2024 km (Xuai gainean hasita): Orain plataforma.
2025 (harrobia): Orioko Arraunketa Elkartea
2026 (Xuai-Aitzondo): Talai Mendi elkartea + Orioko AEK
2027 (tren-geltokia): Txurrumuski aisialdi-elkartea + Ametsa gaztelekua
2028a (Herriko Plaza): Harribil dantza-taldea + KARKARA taldea
2028b (Bikamiota): Herrio natur taldea + EH Bildu
2029 (Herriko Plaza): Gaztetxea + Saltxerak emakume-taldea
2030 (Etxeluze gaztetxea): EAJ + Toki Alai elkartea
2031 (Ortzaika): Zaragueta Herri Eskola
2032 (Botaleku): Orioko Herri Ikastola
2033 (Saikola): Orioko Herri Ikastola
Orio eta Azkoitiako bertsolarien arteko saioa
Errikotxia bertsozale elkarteak antolatutako bertso-saioa Gabon tabernako tunelean egingo da, 19:00etan hasita. Orioko eta Azkoitiako bertsolari hauek parte hartuko dute: Iñaki Gurrutxaga (Orio), Egoitz Eizagirre (Orio), Unai Izagirre (Azkoitia) eta Eneritz Artetxe (Azkoitia).
Afaria eta bertso zaharrak. Txartelak salgai dagoeneko
Eguneko programari bukaera emateko, Korrikazaleen afaria izango da Gure Etxea elkartean, 21:00etan hasita. Hau izango da menua: entsalada, gisatua eta gazta intxaurrekin. Afalostean Errikotxiako kideek bertso zaharrak abestuko dituzte, Imanol Urkizuk gitarrarekin lagunduta.
Afari-txartela aldez aurretik erosi behar da kultur etxean edo Kolon Txiki tabernan. Txartela 15 eurotan dago salgai dagoeneko eta interesa duenak hobe du azkar ibiltzea, mugatuta daude-eta (guztira, 60 afari-txartel jarri dira salgai).