Testu eta mezu laburrak lantzeko ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak eskualdeko enpresa txikientzat eta ekintzaileentzat

Ikastaroa hiru egunetan burutuko da; maiatzaren 8an eta 22an, eta ekainaren 5ean. Saio guztiak 13:30etik 15:00etara bitartean izango dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan.

Dagoeneko izena eman dezakete ikastaroan parte hartzeko interesa duten eskualdeko enpresa txiki zein ekintzaileek. Hiru bide dituzte horretarako; Udal Elkartearen webguneko formularioa beteta; posta elektroniko bidez (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezua idatzita), edota telefonoz 943 890 808 zenbakira deituta.