‘Ziaboga’ dokumentala proiektatuko da ostegunean Arraunetxen

Pinedok Angel Obregon kantabriarrarekin batera prestatu du ‘Ziaboga. Ciaboga’ dokumentala. Angel Obregon ezaguna da traineruen munduan, dokumentazio-lan handia egin duelako.

Dokumentala 72 minutu luze da eta, osatzeko, 30 elkarrizketa baino gehiago egin ditu Iñaki Pinedok traineru-estropaden protagonistekin. Tartean, jakina, oriotarrekin.

Dokumentalaren zuzendari Iñaki Pinedo eta Angel Obregon bera Orioko proiekzioan izango dira eta, behin proiekzioa bukatu ondoren, ikusleen galderei erantzungo diete.

Mikrobus-zerbitzua, Arraunetxera joateko

Dokumentala 2019ko apirilaren 11n estreinatu zen Santanderren eta orain Orion ikusteko aukera izango da, Arraunetxen.

Sarrera doan izango da eta Udalak mikrobus zerbitzua jarriko du Herriko Plazatik Arraunetxera, interesa duten herritarrak bertaraino eramateko. 18:30ean hasiko da mikrobusa zerbitzua ematen eta joan-etorrian ibiliko da.

Dokumentalari buruzko informazio gehiago hemen ikusi daiteke:

https://www.ciabogadocumental.com/