"Eta… zer gehiago?" ikuskizuna izango da larunbatean Arraunetxen

Bizitzaren bidegurutzeak

Hamazazpi- hemezortzi urterekin askok eta askok erabaki beharreko bidegurutze bat izaten dute aurrean: ikasten segi edo ez; ze bide hartu… Hamazazpi-hemezortzi urterekin Xabier Lizasok eta German Ormazabalek ere izan zuten erabaki behar hori. Eta eskolan ikasketa-arduradunak zer ikasi behar zuten galdetu zienean, biek erantzun bera eman zuten: pianoa. Orduan, eskolan, etxean, kalean... pianoa ikasi behar zenuela esaten bazenuen hurrengo galdera segurua izaten zen: “Eta... zer gehiago?”.

Bi bide desberdin hartu zituzten garai hartan Xabierrek eta Germanek. “Pianoa bakarrik!” tematu zen Xabier. German, ez. Baina bizitzak berriz topo egitera ekarri ditu. Bi bide. Bi musikari. Bi piano. Bi zitza...

Aukeratu beharra ez da ordea hamazazpi-hemezortzi urterekin eta ikasketa kontuetan bakarrik gertatzen. Beste mila gairen aurrean lana, familia, harreman pertsonalak, bizilekua... eta bizitzaren edozein unetan izaten da bide bat edo bestea hartu beharraren askatasuna eta mina. Horretaz ariko dira larunbatean Xabier, German eta Andoni.