Zinea izango da hondartzan uztailaren 6an: Campeones

Uztailaren 6an, larunbatarekin, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:00etan hasita, udako kultur programazioaren barruan. 'Campeones' filma eskainiko da, gaztelaniaz.

Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta hau izango da lehenbizikoa.

Sarrera doan izango da.

Eguraldi txarra egiten badu, zine-emanaldia Zaragueta eskolako pilotalekuan egingo da.

Javier Fesser zuzendariaren film dibertigarria

Saskibaloiko entrenatzaile batek zigor judiziala jasotzen du eta komunitatearentzako lanak egin behar ditu. Hori dela-eta, behartuta, desgaitasunen bat duten jokalarien talde bat entrenatzen hasten da eta horrek asko aldatzen dio bizimodua eta bizitzaren aurreko jarrera. Filma 2018an estreinatu zen eta arrakasta handia izan zuen.