Omenezko ekitaldia, Arraunetxen

Aurten ohiko errezibimendurik ez da egingo eta, beraz, horren osteko festarik ere ez. Udalak eta Arraun Elkarteak, errezibimenduaren ordez, arraunlarien omenezko ekitaldi xume bat antolatu du astelehenean, Arraunetxen, 19:30ean.

Ekitaldian parte hartuko dute Udalaren ordezkariek, Arraun Elkartekoek eta, jakina, omenduko diren traineruko neskek. Ez da ekitaldi ireki bat izango, baina, herriaren izenean, oriotarron poza eta harrotasuna transmitituko diegu gure arraunlariei, ederki irabazi dituzte-eta.