Bi ikastaro antolatu ditu Udal Elkarteak langabeentzat

Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuak bi ikastaro eskainiko ditu urrian.

Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

Bide-heziketa ikastaroa jasotzen ari dira bi eskoletako haurrak

Hirugarren urtea da Udalak bide-heziketa ikastaroa antolatzen duela herriko haurrentzat. Mikal Etxeberria udaltzainak ematen du ikastaroa Orioko bi ikastetxeetan eta horretan arituko da urria osoan.

Harakintza industrian hasi nahi dutenentzako ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkartearen eskutik, “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek. Azaroaren hasieran hasi eta 5 hilabeteko prestakuntza epea izango da. Zabalik dago izen-ematea urriaren 11 bitartean.

HAZIren eskutik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren ekimenez, “Harakintza eta Haragikien elaborazioa” izeneko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek. Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin eta Urkaiko eta Basatxerri enpresekin elkarlanean antolatu da ikastaroa.

Urriko jardueren programa argitaratu du Udalak

Udalak kaleratu berri du urriko kultur jardueren programazioa. Honako ekitaldi hauek osatzen dute programa:

URRIAK 2, asteartea

17:45 Hitzaldia Salatxo aretoan, Haurreskolako guraso batzordeak antolatuta. Gaia:  'Konpondu dezakegu. Gatazkak gainditzeko modu baketsu eta boteretsuan'. Hizlaria: Nerea Mendizabal psikopedagogoa.

URRIAK 6, larunbata

Euskal Herriko SUP Race Zirkuitua-Orio 2018. Arraun-surfeko txapelketa eta egun osoko festa.

URRIAK 13, larunbata

17:00 Orioko eta Zarauzko musika eskoletako trikitilari eta txistularien kalejira herrian barrena

18:00 ‘Beldartxo jatuna’ antzerkia Herriko Plazan

19:00 Bisiguaren 'master-class'a erretegian: bisigu dastaketa, aperitiboa eta txakolina. Aurrez eman behar da izena

URRIAK 16, asteartea

18:00 Pello Añorga ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (5-8 urte arteko haurrentzat)

19:00 Solasaldia Arraunetxen: ‘Oteizarekin batetik bestera’, ‘Oteiza 110’ programaren barruan

  • Oskar Alegria, kazetari eta zinemagilea
  • Bernardo Atxaga, idazlea

URRIAK 18, osteguna

19:00 ‘Oteiza: 1908-2008 y sigo’ dokumentalaren proiekzioa kultur etxean, ‘Oteiza 110’ programaren barruan

URRIAK 19, ostirala

11:00 Herriko haurren omenaldia Oteizari ‘Pietatea’ren azpian, ‘Oteiza 110’ programaren barruan

22:30 ’Ttak!’ Beatriz Egizabalen bakarrizketa kultur etxeko areto nagusian, EUSKARALDIAren barruan

URRIAK 20, larunbata

10:00 Egun osoko irteera Altzuzako Oteiza museora eta Iruñera, ‘Oteiza 110’ programaren barruan. Izena urriaren 16a baino lehen eman behar da telefonoz edo emailez

URRIAK 21, igandea

18:30 ‘Esku Harriak: Oteizaren (h)aria’ dantza-bertso-musika ikuskizuna Herriko Plazan, MugMus Laborategiaren eskutik, ‘Oteiza 110’ programaren barruan

URRIAK 22, astelehena

18:00 Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (3-6 urte arteko haurrentzat)

URRIAREN 26tik 28ra

Mandalara elkarteak antolatutako ekitaldiak Arraunetxen.

OHARRA
Urriaren 3tik aurrera, asteazkenero bingoa kultur etxean 16:30ean.

'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketaren deialdia egin du Udalak

Udalak urtero antolatzen duen 'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketak 25. edizioa du aurtengoa.

Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta hala egongo da 2018ko azaroaren 16a arte.

16 urtetik gorako edozein oriotar edo aiarrak parte har dezake lehiaketan.

Lehiaketaren oinarriak

Hemen ikus daitezke lehiaketaren oinarriak:

1.- ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren helburua idazteko zaletasuna suspertzea da Orioko eta Aiako gazte-jendearen artean.

2.- Lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izango dira.

3.-  Lanak  jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izango dira. Ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik eta, ezta ere, beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskaratutakorik.

4.- Lehiaketan parte hartzeko, oriotarra edo aiarra izan behar da edo, bestela, Orion edo Aian bizi, eta 16 urte beteta izan behar dira.

5.- Lanen luzera librea izango da.

6.- Epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du.

7.- Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia).

8.- Gaia librea izango da.

9.- Lanak aurkezteko era:

  • Lanak, onartua izateko, titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, barruan egilearen datuak jasoko dituena eta kanpoan bere lanaren titulua besterik agertuko ez duena.
  • Adierazi beharreko datuak: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.

10.- Pertsona batek ezin dezake sari bat baino gehiago jaso atal bakoitzean.

11.- Sariak hauek izango dira:

Ipuinen atala

  • 1. saria: 300 euro
  • 2. saria: 200 euro
  • 3. saria: 150 euro
  • Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa

Bertso edo olerkien atala

  • 1. saria: 300 euro
  • 2. saria: 200 euro
  • 3. saria: 150 euro
  • Bi accessit, bakoitza 100 eurokoa

12.- Epaimahaia. Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta KARKARA aldizkariko kide batek osatuko dute. Epaimahaiak hutsik utz ditzake sariak.

13.- Lanak aurkezteko tokia eta epea. Lanak Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztuko dira. 2018ko azaroaren 16a izango da horretarako azken eguna.

14.- Antolatzaileek berea izango dute saritutako lanak argitaratzeko eskubidea. Gainontzeko lanak itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari.

Praktikatu zure euskara!

Euskara praktikatu nahi baduzu, aurten ere aukera izango duzu Mintzalagun programaren bidez. Dagoeneko martxan jarri da 2018-19 ikasturteko Mintzalagun programa eta orain da garaia izena emateko. Ikasturte honetako leloa honako hau da: “Praktikatu eta bizi”.

Mintzalagun programa: zer da?

Mintzalagun programak elkartu egiten ditu euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin, euskaldun berriekin) astean ordubetez euskaraz hitz egiteko. Zer lortzen da programa honen bidez?

  • Bidelariak, euskaldun berriak: euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta harreman-sare euskalduna zabaltzeko.
  • Bidelagunak, euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu…

Eman izena!

Euskara ikasten ari bazara eta praktikatu nahi baduzu, eman izena. Euskaraz ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, eman izena.

Izena emateko, jo ezazu Orioko euskaltegira, KTA eraikinean, edo deitu telefonoz: 625 485 215

Urola Kostan 10 urte

2008-09 ikasturtean ekin genion eskualdean Mintzalagun programari eta, beraz, aurten beteko ditu 10 urte. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da. Programa antolatzen eta jarraipena egiten parte hartzen dute Urola Kostako AEK-k, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek. Programa dinamizatzeko lanak Urola Kostako AEK-k egiten ditu.

Programaren bilakaera ona izan da eta parte-hartzaile kopuruak gora egin du. 2009an 41 mintzakiderekin hasi ginen eta azken urteotan urtero 20 talde inguru eta 75-80 pertsonak hartu dute parte.

Asteroko hitzorduak, ekitaldiak, irteerak, zozketak

Mintzalagunak astero elkartzen dira, euskaraz aritzeko. Hori osatzeko, ikasturte hasieran eta amaieran ekitaldi bana egiten dugu; izan hitzaldi, diaporama emanaldi edo ipuin emanaldi formatuan. Horrez gain, urte osorako hainbat proposamen bideratzen dira: irteerak, topaketak, eskualdeko kultur emanaldietara joateko sarrerak, eta abar.

mintzalagun18

LGTBI+ kolektiboak bizi duen errealitatearen diagnostikoa egin nahi du Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundia, Gehituren laguntzarekin, LGTBI+ kolektiboaren errealitatearen inguruko diagnostikoa egiten ari da eta udalen laguntza eskatu du, ahalik eta jende gehienarengana iristeko.

Azterketaren helburu nagusia Gipuzkoan bizi diren LGTBI+ pertsonen egoera aztertzea da, alegia, eguneroko bizitzan jasaten dituzten diskriminazio motak aztertu eta beren beharrak ezagutzea.

Azterketa horren emaitzetan oinarrituta, Foru Aldundiak proposamen bat landuko du urtearen bukaeran.

Parte hartzeko hiru modu

Diagnostikoa egiteko, hiru bide hauek erabiliko dira:

GALDETEGI ELEKTRONIKOA: Internet bidezko plataforma baten bidez betetzeko. Norberaren iritzi eta esperientziak era anonimoan jasoko dira.

Linka: https://goo.gl/forms/C2NN6rUaMZIiFJzR2

ELKARRIZKETAK: Edonork parte har dezake, betiere LGTBI+ kolektiboaren parte bada edo kolektiboko pertsonekin lan egiten badu. Jasoko den informazio guztia KONFIDENTZIALTASUNEZ landuko da.

EZTABAIDA TALDEAK: LGTBI+ pertsonen arteko mahai-inguruak egingo dira. Konfidentziala izango da. Eztabaida-talde horiek osatzeko ere partaideak behar dituzte Aldundiak eta Gehituk.

Udalak herritarrak animatu nahi ditu diagnostikoa egiten lagundu dezaten.

Galdetegi elektronikoa edozeinek bere dezake; baina elkarrizketa eta eztabaida-taldeetan parte hartzeko interesa dutenek bi bide hauek erabili ditzakete harremanetan jartzeko:

Edozein zalantza argitzeko ere, bi bide horietakoren bat erabili daiteke.

Bularreko minbizia goiz detektatzeko programaren barruan zitazioak jasoko dituzte Orioko 50-69 urte bitarteko emakumeek

Jakina den bezala, Osakidetzak programa bat dauka martxan, bularreko minbizia goiz detektatzeko, eta horren barruan zitazioak bidaliko dizkie:

  • Orioko 50-69 urte arteko emakume guztiei
  • Orioko 40-49 urte arteko emakumeei, bularreko minbiziaren aurrekariren bat izan badute

Irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean bidaliko dira zitazioak

Zitazioak etxera iritsiko dira posta arruntez irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean. Programa honi buruzko informazio gehiago jakin nahi duenak 943 023 030 telefonora deitu behar du.

Errebisioak Onkologikoan egingo dira (Begiristain doktorea pasealekua, 121. 20014 Donostia).

Osakidetzak bi urtetik behin egiten ditu zitazio hauek.