Patrikako egutegi txikiak argitaratu ditu Udalak eta egun hauetan banatuko ditu etxez etxe

Udalak patrikako egutegia argitaratu du aurten ere eta dagoeneko hasi da etxez etxe banatzen. Egutegia tamaina txikikoa da, karteran erabiltzeko modukoa, eta herriko telefono-agenda bat ere badakar, herritarrentzat baliagarria izan daitekeena.

Egutegiaren aurtengo leloa irudian ikusten dena da: 'Egingo al dinagu Orio feminista eta euskalduna?'. Udalak datorren urterako bi lan-ildo garrantzitsu uztartu nahi izan ditut lelo hori erabilita: euskararen sustapena eta emakumearen ahalduntzea.

Ostiralean izango da «Biren» bikote akustikoaren kontzertua

Kontzertua urtarrilaren 3an izango da Orioko kultur etxean, ostiralarekin, 20:00etan hasita. Doan izango da eta ez da aldez aurretik sarrerarik hartu behar.

Bi ahizpa kantari

«Biren» izeneko bikote akustikoa Ane eta Nora Agirre ahizpa bikiek osatzen dute. Ondarrutarrak dira eta 2015ean hasi ziren jendaurrean kantatzen Algara taldearekin, eta berehala sortu zuten Biren taldea. Bizkaiko Kantu Txapelketa irabazi zuten eta hirugarren geratu ziren Euskal Herrikoan. Hasieran bertsioak egiten zituzten, batez ere, baina berehala hasi ziren beren kantu propioak ere sortzen eta abesten. 2018an maketa bat kaleratu zuten eta orain, ia urtebeteko etenaldia eta gero, berriro hasi dira jendaurreko saioak ematen.

Barandak jarri ditu Udalak kiroldegiko harmailetan, segurtasuna hobetzeko

Karela kiroldegiko harmailetako lau jaitsieretan barandak jarri ditu Udalak, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko.

Horretarako, eskailerak zabaldu behar izan dira eta, guztira, 20 eserleku galdu dira.

Lana Zarauzko Muguruza errementariak egin du eta 5.550 euroko kostua izan du, BEZa barne.

Euskaraz Gazte literatur lehiaketan saritutako lanak argitaratu ditu Udalak

Udalak argitaratu berri ditu 2019ko Euskaraz Gazte literatur lehiaketan saritutako lanak. KARKARA aldizkariaren abenduko zenbakiarekin batera argitaratu ditu, gehigarri berezi batean, eta Orioko eta Aiako etxe guztietara banatu da.

Ondoko estekan ere irakurri daitezke epaimahaiak saritu dituen bost ipuinak eta bost bertso-sorta edo olerkiak:

Euskaraz Gazte literatur lehiaketa 2019. Saritutako lanak (PDF)

Haurreskolan izena emateko epea urtarrilaren 7tik 13ra izango da

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren urtarrilaren 7an zabalduko da eta irekita egongo da urtarrilaren 13 arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota egon behar du.

Orain matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Izena emateko ordutegia hau izango da: goizez, 09:30etik 11:00etara; eta arratsaldez, 13:30etik 15:00etara.

Urola Kostako Udal Elkarteak onartu du 2020ko aurrekontua

Abenduaren 19an egin zuten Batzar Nagusiaren bilkura Udal Elkartearen egoitzan, 18:00etan.

Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman zion. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu zituzten eta EH Bilduko hautetsiak abstenitu egin ziren.

Aldaketak izango dira trafikoan abenduaren 24ko arratsaldean

Abenduaren 24an  Mari Domingi eta Olentzero etorriko dira Oriora, zimitorio azpiko arkupera. Horregatik, arratsaldean, herriko sarrera-irteerak moztuta egongo dira ongietorriak eta kalejirak irauten duen bitartean.

Beraz, arratsaldeko 17:15ak ingurutik 19:30ak bitartean, herriko sarrera eta  irteera hondartzako bidetik egin beharko da.

 

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, abenduak 26

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2019ko azaroaren 28ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, Eguberriak direla-eta

Eguberriak direla-eta, urteko azken bi asteetan etxeko hondakin handiak biltzeko zerbitzurik ez da egingo Orion.

Garabide elkartea elkarlanean ari da Mexikoko nawat hizkuntza-komunitatearekin

Orioko Udalak diruz laguntzen du Garabide elkartearen jarduna eta, besteak beste, Mexikoko nawat hiztunekin elkarlanean egiten ari diren lana laguntzen du horrela.

Garabide eta Emun ari dira Tosepan izeneko kooperatiban hizkuntza-plana ezartzen laguntzen, Euskal Herriko esperientzietan oinarrituta. Horretarako, bi erakundeotako kideak bertan izan dira, Mexikoko Puebla estatuan, Quetzalan, azaroko bi astetan.

Gabonetako kultur jardueren agenda publikatu du Udalak

Honako hau da aurtengo Gabonetako kultur jardueren agenda:

ABENDUAK 17, ASTEARTEA

19:30 Gabonetako kontzertua Bariko San Nikolas elizan: Danbolin Musika Eskola eta Salatxo abesbatza.

ABENDUAK 20, OSTIRALA

22:00 HERRIBIL ekitaldia Karelan. Harribil dantza-taldeak antolatuta.

ABENDUAK 24, ASTEARTEA

10:45 Haurren kalez kaleko ekitaldia. Eskola, ikastola eta Danbolineko haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, Ikastola ondoko plazan hasita.

11:00 Tonbola plazan, Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta.

17:30 Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera zimitorio azpiko arkupera, Lera taldeak antolatuta.

Orioko Udalak itzultzaile automatiko esperimentala txertatu du orio.eus webgunean, Elhuyarrekin eta Foru Aldundiarekin elkarlanean abian jarri duen proiektu pilotuaren barruan

Itzultzaile automatiko esperimentala txertatu du Orioko Udalak orio.eus webgunean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren babespean, hizkuntza-teknologiak baliatuz euskararen erabilera sustatu eta errazteko. Itzultzaile automatikoak aukera emango die erabiltzaileei Udalak euskaraz sortutako mezuak gaztelaniaz ere irakurri ahal izateko eta, aldi berean, tresna egokia izango da Udalak segitu dezan euskaraz funtzionatzen eta aurrerapausoak eman ditzan bide horretan sakontzeko.

Orioko Udalak eta Elhuyarrek landu dute proiektu berritzailea, Foru Aldundiarekin elkarlanean, hizkuntza-teknologia berriak udaletan nola txertatu daitezkeen probatzeko. Gaur egun garatzen ari diren hizkuntza-teknologiak oso baliagarriak izan daitezke euskararen erabilera sustatzeko eta, proiektu pilotu honen bidez, probatu egin nahi dituzte Udalak, Elhuyarrek eta Aldundiak.

Itzultzaile automatikoa webgunean

Proiektuaren lehen urratsa eman berri du Udalak eta honako aldaketa egin du orio.eus webgunean, hizkuntzen trataerari dagokionez: Udalak euskaraz sortutako eduki berriak (albisteak eta agendako hitzorduak), gaztelaniaz ere irakurri ahal izango dituzte erabiltzaileek aurrerantzean, Elhuyarren itzultzaile automatikoaren laguntzarekin. Nahikoa da botoi baten gainean klik egitea euskarazko edukia gaztelaniaz irakurri ahal izateko. Itzulpena momentuan sortzen du itzultzaile automatikoak eta, oraindik akats txiki batzuk egiten baditu ere, guztiz baliagarria da albistea ulertzeko.

Tresna honi esker, Udalak aukera dauka albisteak euskara hutsez argitaratzeko, euskaraz ez dakiten herritarrak aintzat hartuta.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.