Turismo alorreko ekimen berritzailea egingo da Urola Kosta eskualdean: 'Ongi etorri euskararen herrira!'

Eskualdeko 5 udalerrietako turismo- eta euskara-zerbitzuek sustatuta, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu dute ekimena elkarlanean. UEMArekin lankidetzan garatuko da.

'Ongi etorri euskararen herrira!' ekimena Fitur turismo-azokan aurkeztu zen urtarrilaren 24an eta bertan izan ziren Urola Kostako Udal Elkarteko presidente Lourdes Salsamendi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko  ordezkariak, eskualdeko turismo-teknikarien ordezkariekin batera. Argazkia aurkezpen horretan ateratakoa da.

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteazkenean, urtarrilak 29

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

Lanbideren dirulaguntza eskatzeko epea ireki da, enpresa-ideiak aztertzeko eta enpresa berriak garatzeko

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak programa bat jarri du martxan, Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin, bere enpresa-ideia landu edo enpresa bat sortu nahi duten ekintzaileentzat.

3 hilabeteko iraupena duen programa honen bitartez, ekintzaileak aukera izango du taldeko saio eta bakarkako tutoretzen bitartez bere enpresa-ideia lantzeko eta enpresa sortzeko. Era berean, dirulaguntza jaso ahal izango du prozesuan parte hartzeagatik.

Herriko sartu-irteerak Txanka-Hondartzako bidetik egin beharko dira datorren astelehenetik asteazkenera, lanorduetan

Herriko Plazako obrak direla-eta, Moilako bidea itxita izango da autoen zirkulaziorako egun eta ordu hauetan:

  • Urtarrilaren 27, 28 eta 29an
  • 09:00 - 17:00

Beraz, egun eta ordu horietan, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da herritik autoz ateratzeko eta herrira sartzeko.

Barkatu eragozpenak

 

Ahitu egin dira sarrerak ARTANTXURIKETAN ikuskizunerako

Orioko Udalak antolatutako ARTANTXURIKETAN ikuskizunerako txartelak ahitu egin dira dagoeneko eta, beraz, areto betean egingo da bihar emanaldia.

Udalak 100 sarrera jarri zituen salgai, 2 eurotan.

Salgai daude dagoeneko Inauteriko bazkarirako txartelak

Inauterietako larunbatean, otsailaren 22an, herri-bazkaria antolatu du Udalak udal-pilotalekuan, azken urteotan bezala. Bazkaritarako txartelak kultur etxean erosi daitezke dagoeneko.

Bi menu dauden aukeran: bat helduentzat eta bestea haurrentzat:

  • Helduen menua: Entsalada, iberikoak, Lumagorri oilaskoa, txerri-saiheskia, Ezeiza pastel-surtidoa, edaria eta kafea 18€
  • Umeen menua: kroketak, iberikoak, Lumagorri oilaskoa, izozkia eta edariak 12€

Udal Elkarteak bi prestakuntza-saio antolatu ditu, enpresa edo negozio txikien ondorengotzari buruz

Nahi baino gehiagotan gertatzen da enpresa edo negozio txikiren bat ixtea, jabea erretiratu egiten delako eta segidarik ematen ez zaiolako. Hori ikusita, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresentzako Zerbitzuak ekimen berria abiatuko du, ondorengotzari buruzko prestakuntza eta banakako aholkularitza eskaintzeko epe motz-ertainean egoera horretan gerta daitezkeen eskualdeko negozio jabeei. Ekimenaren bidez, eskualdeko enpresa eta negozio bideragarriak ixtea ekidin nahi du Udal Elkarteak, horrek eragingo lukeen aberastasun- eta enplegu-galera saihesteko.

Urtarrileko eta otsaileko jardueren programa argitaratu du Udalak

Udalak kaleratu berri du urtarrileko eta otsaileko kultur jardueren programazioa. Ekitaldi hauek osatzen dute programa:

URTARRILAK 24, OSTIRALA

17:30 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ekitaldia kiroldegian, Herri Ikastolak antolatuta.

22:00 Artantxuriketan ikuskizuna. Arto-zuriketaren antzezpena, kantu eta kontakizunekin. Sarrera aldez aurretik erosi behar da, 2 eurotan.

Dagoeneko beteta dago Noka ikastaroa

Arrakasta handia izan du Ahalduntze Eskolak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatutako Noka ikastaroak eta dagoeneko beteta daude plazak. 20 lagun daude izena emanda eta ez dago jende gehiago hartzeko modurik. Hemendik aurrera izena ematen dutenak itxaron-zerrendan geratuko dira.

Ikastaroa ostiral arratsaldetan izango da. Guztira 6 saio izango dira, ordu eta erdikoak, otsailaren 28an hasi eta apirilaren 3an bukatuta. 18:00etatik 19:30era izango dira klaseak, Salatxo aretoan. Ikastaroaren helburua guztiz praktikoa da: nokaren oinarriak ikastea ariketa praktikoen bidez.

Klaseak AEK-ko irakasle Amaia Zalduak emango ditu.

Patrikako egutegi txikiak argitaratu ditu Udalak eta egun hauetan banatuko ditu etxez etxe

Udalak patrikako egutegia argitaratu du aurten ere eta dagoeneko hasi da etxez etxe banatzen. Egutegia tamaina txikikoa da, karteran erabiltzeko modukoa, eta herriko telefono-agenda bat ere badakar, herritarrentzat baliagarria izan daitekeena.

Egutegiaren aurtengo leloa irudian ikusten dena da: 'Egingo al dinagu Orio feminista eta euskalduna?'. Udalak datorren urterako bi lan-ildo garrantzitsu uztartu nahi izan ditut lelo hori erabilita: euskararen sustapena eta emakumearen ahalduntzea.

Ostiralean izango da «Biren» bikote akustikoaren kontzertua

Kontzertua urtarrilaren 3an izango da Orioko kultur etxean, ostiralarekin, 20:00etan hasita. Doan izango da eta ez da aldez aurretik sarrerarik hartu behar.

Bi ahizpa kantari

«Biren» izeneko bikote akustikoa Ane eta Nora Agirre ahizpa bikiek osatzen dute. Ondarrutarrak dira eta 2015ean hasi ziren jendaurrean kantatzen Algara taldearekin, eta berehala sortu zuten Biren taldea. Bizkaiko Kantu Txapelketa irabazi zuten eta hirugarren geratu ziren Euskal Herrikoan. Hasieran bertsioak egiten zituzten, batez ere, baina berehala hasi ziren beren kantu propioak ere sortzen eta abesten. 2018an maketa bat kaleratu zuten eta orain, ia urtebeteko etenaldia eta gero, berriro hasi dira jendaurreko saioak ematen.

Barandak jarri ditu Udalak kiroldegiko harmailetan, segurtasuna hobetzeko

Karela kiroldegiko harmailetako lau jaitsieretan barandak jarri ditu Udalak, segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko.

Horretarako, eskailerak zabaldu behar izan dira eta, guztira, 20 eserleku galdu dira.

Lana Zarauzko Muguruza errementariak egin du eta 5.550 euroko kostua izan du, BEZa barne.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación y realizar labores analíticas. Al continuar navegando entendemos que acepta nuestra política de cookies.