Euskaraz Gazte literatur lehiaketan saritutako lanak argitaratu ditu Udalak

Udalak argitaratu berri ditu 2019ko Euskaraz Gazte literatur lehiaketan saritutako lanak. KARKARA aldizkariaren abenduko zenbakiarekin batera argitaratu ditu, gehigarri berezi batean, eta Orioko eta Aiako etxe guztietara banatu da.

Ondoko estekan ere irakurri daitezke epaimahaiak saritu dituen bost ipuinak eta bost bertso-sorta edo olerkiak:

Euskaraz Gazte literatur lehiaketa 2019. Saritutako lanak (PDF)

Haurreskolan izena emateko epea urtarrilaren 7tik 13ra izango da

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren urtarrilaren 7an zabalduko da eta irekita egongo da urtarrilaren 13 arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota egon behar du.

Orain matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Izena emateko ordutegia hau izango da: goizez, 09:30etik 11:00etara; eta arratsaldez, 13:30etik 15:00etara.

Urola Kostako Udal Elkarteak onartu du 2020ko aurrekontua

Abenduaren 19an egin zuten Batzar Nagusiaren bilkura Udal Elkartearen egoitzan, 18:00etan.

Urola Kosta Udal Elkarteko Batzar Nagusiak 2020ko aurrekontuari hasierako onarpena eman zion. Aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu zituzten eta EH Bilduko hautetsiak abstenitu egin ziren.

Aldaketak izango dira trafikoan abenduaren 24ko arratsaldean

Abenduaren 24an  Mari Domingi eta Olentzero etorriko dira Oriora, zimitorio azpiko arkupera. Horregatik, arratsaldean, herriko sarrera-irteerak moztuta egongo dira ongietorriak eta kalejirak irauten duen bitartean.

Beraz, arratsaldeko 17:15ak ingurutik 19:30ak bitartean, herriko sarrera eta  irteera hondartzako bidetik egin beharko da.

 

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, abenduak 26

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2019ko azaroaren 28ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, Eguberriak direla-eta

Eguberriak direla-eta, urteko azken bi asteetan etxeko hondakin handiak biltzeko zerbitzurik ez da egingo Orion.

Garabide elkartea elkarlanean ari da Mexikoko nawat hizkuntza-komunitatearekin

Orioko Udalak diruz laguntzen du Garabide elkartearen jarduna eta, besteak beste, Mexikoko nawat hiztunekin elkarlanean egiten ari diren lana laguntzen du horrela.

Garabide eta Emun ari dira Tosepan izeneko kooperatiban hizkuntza-plana ezartzen laguntzen, Euskal Herriko esperientzietan oinarrituta. Horretarako, bi erakundeotako kideak bertan izan dira, Mexikoko Puebla estatuan, Quetzalan, azaroko bi astetan.

Gabonetako kultur jardueren agenda publikatu du Udalak

Honako hau da aurtengo Gabonetako kultur jardueren agenda:

ABENDUAK 17, ASTEARTEA

19:30 Gabonetako kontzertua Bariko San Nikolas elizan: Danbolin Musika Eskola eta Salatxo abesbatza.

ABENDUAK 20, OSTIRALA

22:00 HERRIBIL ekitaldia Karelan. Harribil dantza-taldeak antolatuta.

ABENDUAK 24, ASTEARTEA

10:45 Haurren kalez kaleko ekitaldia. Eskola, ikastola eta Danbolineko haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, Ikastola ondoko plazan hasita.

11:00 Tonbola plazan, Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta.

17:30 Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera zimitorio azpiko arkupera, Lera taldeak antolatuta.

Orioko Udalak itzultzaile automatiko esperimentala txertatu du orio.eus webgunean, Elhuyarrekin eta Foru Aldundiarekin elkarlanean abian jarri duen proiektu pilotuaren barruan

Itzultzaile automatiko esperimentala txertatu du Orioko Udalak orio.eus webgunean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren babespean, hizkuntza-teknologiak baliatuz euskararen erabilera sustatu eta errazteko. Itzultzaile automatikoak aukera emango die erabiltzaileei Udalak euskaraz sortutako mezuak gaztelaniaz ere irakurri ahal izateko eta, aldi berean, tresna egokia izango da Udalak segitu dezan euskaraz funtzionatzen eta aurrerapausoak eman ditzan bide horretan sakontzeko.

Orioko Udalak eta Elhuyarrek landu dute proiektu berritzailea, Foru Aldundiarekin elkarlanean, hizkuntza-teknologia berriak udaletan nola txertatu daitezkeen probatzeko. Gaur egun garatzen ari diren hizkuntza-teknologiak oso baliagarriak izan daitezke euskararen erabilera sustatzeko eta, proiektu pilotu honen bidez, probatu egin nahi dituzte Udalak, Elhuyarrek eta Aldundiak.

Itzultzaile automatikoa webgunean

Proiektuaren lehen urratsa eman berri du Udalak eta honako aldaketa egin du orio.eus webgunean, hizkuntzen trataerari dagokionez: Udalak euskaraz sortutako eduki berriak (albisteak eta agendako hitzorduak), gaztelaniaz ere irakurri ahal izango dituzte erabiltzaileek aurrerantzean, Elhuyarren itzultzaile automatikoaren laguntzarekin. Nahikoa da botoi baten gainean klik egitea euskarazko edukia gaztelaniaz irakurri ahal izateko. Itzulpena momentuan sortzen du itzultzaile automatikoak eta, oraindik akats txiki batzuk egiten baditu ere, guztiz baliagarria da albistea ulertzeko.

Tresna honi esker, Udalak aukera dauka albisteak euskara hutsez argitaratzeko, euskaraz ez dakiten herritarrak aintzat hartuta.

Urtarrilaren 7an hasiko dira azkenean Aita Lertxundi kaleko obrak

Altuna y Uria enpresak eskatu dio Udalari obraren hasiera atzeratzea, kontuan hartuta enpresako langileek oporrak hartuko dituztela Gabonetan. Obrak hasieran esanda bezala hasiz gero, sanikolas jaiak eta gero, espaloia zulatuko zuten eta gero dena hesituta utzi beharko zuten oporretako garai guztian. Hori ikusita, Udalak erabaki du enpresaren proposamena onartzea eta, herritarrei ahalik eta endredo gutxien sortzeko, obra beranduago hastea, urtarrilaren 7an.

Altuna y Uriak konpromisoa hartu du obraren epeak betetzeko, nahiz eta beranduago hasi.

Euskalmetek alerta laranja aktibatuko du gauerditik aurrera, itsaso zakarragatik

Datozen orduotan euskal kostaldea joko duen ekaitza dela-eta, Euskalmetek alerta horia aktibatuko du gaur, abenduak 12, 18:00etatik aurrera, eta alerta naranja, gauerditik biharko 14:00ak arte. 7 metro arteko olatuak izan daitezkeela aurreikusi du.

Aemetek (Agencia Estatal de Metereologia) aurreikuspen are okerragoa egiten du eta alerta gorria aktibatuko du Gipuzkoako itsasertzean, bihar goizaldeko 06:00etatik 14:00etara. Olatuek 9 metroko altuera hartu dezaketela adierazi du.

Udaltzaingoak debekatu egin du hondartza aldeko arrisku-guneetan ibiltzea alertak aktibatuta dauden bitartean eta zuhurtzia eskatu die herritarrei, egoera arriskutsuak saihesteko.

Euskararen Egunarekin banatu ziren kultur etxean aurtengo EUSKARAZ GAZTE literatur sariak

Sari-banaketa kultur etxearen areto nagusian egin zen, abenduaren 3ko 19:00etan hasita, eta bertan izan ziren Udalaren ordezkariak, sarituekin eta epaimahaikideekin batera. Sariak banatzen Anuska Esnal alkatea eta Bakartxo Oliden euskara-zinegotzia aritu ziren.

Lehiaketaren epaimahaia honako hauek osatu dute aurten: Eli Manterolak, Karkara aldizkariaren izenean; Eli Lasa, Aiako Udaleko kultur teknikariak; eta Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak.

Epaimahaiak ekitaldian nabarmendu zuenez, aurten aspaldiko oparoena izan da lehiaketara aurkeztutako lanen kopurua eta kalitatez ere ona izan da aurtengo uzta. Horrek ondorio ekarri du, halabeharrez, saritzeko moduko lanak saririk gabe geratzea.