• Kultur agenda indartsua antolatu du Udalak uztail-abuztuetarako

    Iaz bezala, kultur agenda indartsua antolatu du Udaleko Kultura batzordeak uztail-abuztuetan. Ikusi hemen.

  • ONGI ETORRI EUSKARAREN HERRIRA!

    Bienvenida y bienvenido al país del euskera! / Bienvenue au pays de l'euskara! / Welcome to the country of Euskara! / Benvinguda i benvingut al país de l'euskara!

  • Hitzaldiaren bideoa ikusgai

    Herrio natur-taldeak antolatuta, Lurgaia fundazioko kideek hitzaldia eman zuten apirilaren 24an, Arraunetxeko aretoan, «Gure basoak berreskuratu!» izenpean. Bideoa ikusgai dago hemen

  • Eskatu hitzordua alkatearekin!

    Anuska Esnal Oliden alkatearekin aurrez aurre hitz egin nahi duten herritarrek horretarako aukera daukate, udaletxean aldez aurretik zita hartuta.
    Alkateak astearte eta ostegun goizak baliatuko ditu herritarrekin aurrez aurreko bilerak egiteko

Kultur etxean eta turismo-bulegoan daude salgai BIGA proiektuko CDa eta DVDa

Traducción automática al castellano

Orioko Udalak bultzatu du BIGA proiektua, Getaria, Pasaia eta Hondarribiko udalekin batera. Gipuzkoako kostaldeko itsas kantak biltzea izan da proiektuaren helburua eta, ondoren, kanta horiek herrietako abesbatzek kantatu eta grabatzea.

2017an abiatu zen egitasmoa eta 2018ko maiatzaren bukaeran egin ziren grabazioak herrietan.

Axular Arizmendi mutrikuarrak koordinatu ditu lanak eta Mutrikun daukan AME estudioan editatu ditu bai grabazioak eta bai bideo-erreportajea.

Orioko hiru kanta

Guztira 12 kanta biltzen ditu CDak, herri bakoitzeko hiru. Orioko hiru kanta hauek daude grabazioan:

  • Balearen bertsoak
  • Bertso txiki bat
  • Arrantza

Orioko kantak grabatzen Salatxo abesbatza, Danbolin musika-eskolako abesbatza eta haurrak ibili dira.

CDarekin batera DVD bat ere grabatu da, kostaldeko kantu-ondarearei buruzko erreportaje bat jasotzen duena. Santi Manterola eta Imanol Urkizu oriotarrak agertzen dira erreportaje horretan, besteak beste.

Kultur etxean eta turismo-bulegoan salgai

CDa eta DVDa 10 euroan daude salgai kultur etxean eta turismo-bulegoan. Erosi nahi dutenek bertara jo besterik ez dute.

non zer

Logo Urola Kosta
logo uema
karkara logoa