2. Zein gara? Eta zenbat? Orioko demografiaren egitura eta dinamika

Konpetentzia partikularra:

1.Orion azken mendean egon diren mugimendu demografikoak, aroak eta horien arrazoiak eta ondorioak ezagutu informazio egokia aukeratuz, adierazpen grafiko desberdinak interpretatuz eta ezagutza hori adierazpen bide ezberdinez komunikatu, demografiaren dinamikak kulturan, hizkuntzan, ekonomian duen eraginaz jabetzeko eta elkarbizitzarako jarrerak lantzeko.

Ebaluazio irizpideak:

-Orioko gizarteko mugimendu demografikoei buruzko datuak eta estatistikak, egungoak zein iragan hurbilekoak biltzeko gai da, eta horiek deskribatzen ditu demografia-kontzeptuak, grafikoak eta mapak zuzen erabilita, eta denboran alderatu ondoren izandako aldaketataz, bereziki emigrazioak eragindakoaz, jabetzen da.

-Oriotarrak historian munduan zehar nola zabaldu diren ezagutzen du, hauen kopurua, bizileku nagusiak eta migrazio mugimenduen dimentsio sozialari buruzko informazio bilatzeko teknologia berriak egoki erabiliz.

Kontzeptuak:

1.Biztanleriaren egungo egitura Orion
-Biztanleria guztia eta dentsitate demografikoa.
-Adinaren, sexuaren eta jatorriaren araberako egitura.
-Ikasketa maila, hizkuntza, jarduera sektoreak, etab.
-Orioko biztanleriaren ezaugarriak. Okupazioa jarduera sektoreen arabera.

2.Demografiaren dinamika Orion, iraganetik orainera
-Hazkunde tradizionalaren eredua: hazkunde naturala eta migrazio joerak.
-Trantsizio demografikoa, aldaketak hazkunde naturalean (heriotzak eta jaiotzak): noiz , zergatik.-
-Barne eta kanpoko migrazio-mugimenduak.
-Kultura askotariko pertsonak eta taldeen onarpen, errespetu eta elkartasuna.

3. ETORKIZUNEKO AUKERAK ORIORENTZAT: KULTUR ANIZTASUNEAN BIZITZEKO ERRONKA
- Inplikazio ekonomikoak eta sozialak.
- Demografiaren etorkizuna.
- Hezkuntza eta kultur beharrak.
Orion emakume eta gizonen arteko harremanak hizpide, gosari-tertulia. Bideoa
- Maria Maestra, Goiko Eskola.
Goiko Eskola. Artikulua. Karkara 53.alea 6.orr. 
Maria Sagrario. Elkarrizketa. Bideoa
M. Sagrario. Elkarrizketa. Karkara 3.alea, 28.orr.
- Orioko Herri Ikastola

- Juan Zaragueta Eskola Publikoa
- Zingira eskola
Zingira eskola. Karkara 361.alea, 23.orr.

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak:

-Informazio iturrietatik (estatistika, sarea...) demografiaren ezaugarri eta joerei buruzko informazio esanguratsua biltzeko jarraibideak.

-Demografia-datuak eta grafikoak (barra-diagramak, biztanleria piramideak...) irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak.

-Demografiaren ezaugarriei eta joerei buruzko txostenak planifikatzeko eta egiteko jarraibideak.

-Lortutako informazioa idazteko eta emaitzak ahoz komunikatzeko jarraibideak.