4. Orioko antolaketa eta funtzionamendu ekonomikoa

Konpetentzia partikularra:

1.Orioko ekonomi sektoreetako urrats nagusien historia eta egungo gizartearen antolaketa eta funtzionamendu ekonomikoa ezagutu, hainbat iturriren bitartez lortutako informazioaz baliatuz eta ikerketa lan txikien bidez antolaketa ekonomiko horretan parte hartzen duten eragile desberdinen arteko korrelazio esanguratsuenei buruzko norbere interpretazioa eta arrazoitzea komunikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

-Orioko ekonomi sektoreen jatorria, garapena eta etorkizuneko aukerak IKT, grafiko eta mapak erabiliz deskribatzen ditu, ikerketa lan txikiak eginaz eta hainbat iturriren bitartez lortutako informazioaz egoki baliatuz.

-Informazio ezberdinak interpretatuz, nekazaritza ustiapen sistema nagusienen ezaugarriak lantzen ditu eta Orioko nekazaritzaren egungo arazoak aztertzeko gai da.

-Industria jardueretan gertatzen ari diren eraldaketak deskribatzen ditu, Orioko ekoizpen-gune nagusiak kokatuz eta sektore honen egungo errealitatea aztertzen du iturri ezberdinetatik deslokalizazio eta globalizazio ekonomikoen eragina ondorioztatuz.

-Hirugarren sektoreak izandako bilakaera eta eraldaketak identifikatzen ditu, eta eraldaketa horien ondorioz Orion harreman ekonomiko eta sozialetan gertatzen ari diren aldaketak aztertzen ditu.

-Mota guztietako bitartekoak erabiltzen ditu (IKT, estatistika...) jarduera ekonomikoei buruzko informazioa lortzeko. Jasotzen duen informazioaren zuzentasuna eta objetibotasuna egiaztatzeko gai da. 

Kontzeptuak:

1.Orioko ekonomiaren ezaugarriak

1.1 Tradiziozko artzaintza
Orioko artzaintza.
Landutako laboreak. Historian zehar sartutako landareak (artoa, patata, babarruna, tomatea, etab.).Gaur egungo espezializazioa.
Nekazaritza tresnak. Ohiko lanabesak, makina modernoak.
Nekazaritzari lotutako usteak eta erritoak.
Baratzagintzaren bilakaera. Erreportajea.Karkara 357.alea.15.orr.
1.2 Arrantza
Arrantzaren historia.
Orioko saregileak.Testigantzak. Karkara 2.alea 14.orrr. 
Virgen Carmeli, barrako ezbeharrik hilgarriena. Karkara 125.alea, 13.orr
Balea arrantzaren kontuak, Patxi Olidenen artikulua. Karkara 109.alea, 19.orr. 
Joxemari Azkueri elkarrizketa, arrantzaren gainbeheraz. Karkara 184.alea 13.orr 
Eskabetxerak bazkaritan. Argazkia eta informazioa. Karkara 183.alea 22.orr. 
Altura eta baxurako arrantzak. Ohiko modalitateak. Gune nagusiak. Ontzi motak. Harrapatzen diren espezieak.
Arrainaren salmenta lonjetan. Arraina kontserbatzeko metodoak.
Angula arrantza.
Anguleroak. Elkarrizketa. Igor Manterola eta Bautista Riestra. Karkara 195.alea 13.orr
Arrantzaleen kofradiak. Jatorria, funtzioak eta arauak.
Olagarro arrantza. - Joxe Mari Iribar. Olagarro arrantzaz elkarrizketa. Karkara 201.alea 13.orr. 
Moussa D´Jouf. Arrantzalea. Elkarrizketa. 174.alea 13.orr
1.3. Artisautza eta industria tradizionalak
Antzinako burdinolak, errota eta ontzigintza.
Arraunaren inguruko industria. Erreportaje â?? elkarrizketa. Mariano Oliden eta Amilibia.Karkara 5.alea 26.orr.
Patxi Oliden elkarrizketa. Mekaniko, musikari, surfeko oholgile... Karkara 206.alea 15.orr. 
Gipuzkoako fabriken artean originalenetakoa da Zeramika. Erreportajea. 179.alea 13.or
Juan Luis Amilibia ontzigilea. Elkarrizketa 164.alea 13.orrialdea.
Orioko lanbide zaharrak. Erreportajea. Karkara 76.alea 16.orr. 
Etxeluze, Lehorpe... .Artikulua. Karkara 287.alea. 24.orr 
Zenbait industria garaikide:
Ontziolak: ontzigintza.
 Jesus Mari Perona. Elkarrizketa.Karkara 249.alea 13.orr.

Orio, itsasoa eta industrializazioa. Xabier Alberdirekin bideoa. 

Garraiobideak: trenak eta autobusak
Trena. 100 urte Oriora iritsi zela. Karkara alea eta orrialdea zehaztu.

1.4.Hirugarren sektoreko jarduerak: zerbitzuak
Merkataritza.
Merkataritza handi eta txikien arteko erlazioa. Ondorioak ohiko herriko merkatal guneetan.
Turismoa.
Ezaugarriak.
Aisia eta espazio babestuak
- Orioko Festak: San Pedroak, San Nikolasak, San Martin jaiak eta Balearen eguna.
Gerra ondorengo San Pedro jaiak. Karkara 111.alea, 13 orr. 
"Sanpedrotako zezenak" Artikulua. Karkara 339.alea 24.orr. 
Zezenketa 86ko sanpedrotan.Argazki Zaharra eta testu laburra. 263.alea 21.orr http://karkara.tok-md.com/pdf/263.pdf

 "San Martin jaiak". 115.alea 13.orrialdea
Balearen eguna.Erreportajea. Karkara 203.alea 13.orr. 
Infernuko hauspoa, soinuaz (trikitia) eta eta herriko festez erreportajea. Karkara 77.alea 
TVE-ko bideoa, Oxford eta Cambridgeko arraunalriak etorri zireneko festa
Cine Leunda.Artikulua. Karkara 310.alea 24.orr 
Herrian teléfono bakarra zegoenekoa. Erreportaejea. Karkara 305.alea 15.orr. 
Ramiro Garcia, argazkilaria, elkarrizketa. 2orrialde. 80.alea, 15. Orrialdea. http://karkara.tok-md.com/pdf/80.pdf

2.Gaur egungo egoera ekonomikoa 

- Adierazle sozio-ekonomiko nagusiak.

- Sektoreen egoera:
- Nekazaritza berria;
- Arrantza: Gehiegizko ustiapenaren ondorioak.
- Industria.
- Zerbitzuen garapena azken hamarkadetan.

3.Orioko ekonomiaren etorkizuna: ekonomia malgua

 - Etorkizuneko arazoak, erronkak eta aukerak

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak:

-Iturri ezberdinetan (estatistika, kartografia, bibliografia, IKTak...) ekonomiari buruzko informazioa bilatzeko jarraibideak.

-Izaera ekonomikoa duen informazioa, esplizitoa zein inplizitua bilatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko jarraibideak.

-Informazio ekonomikoa grafikoetan (barra diagrama, taula...) eta mapa tematikoetan irudikatzeko jarraibideak.

-Hainbat motatako agiri ofizialak irakurtzeko, interpretatzeko eta betetzeko jarraibideak.