5. Zein dira Orioko egungo gizartea definitzen duten ezaugarri nagusiak? Eta nora goaz Orion?

Konpetentzia partikularra:

1.XXI. mendeko Orio definitzen duten ezaugarri nagusienak identifikatu informazio iturri ezberdinak erabiliz eta modu kritiko eta eraikitzaile batez aztertu eta baloratu, etorkizuneko proiektu komunetan modu aktiboan parte hartzeko eta trebetasun sozialak eta elkarbizitzarako jarrera egokiak lortzeko.

Ebaluazio irizpideak:

-XXI.mendeko Orio definitzen duten ezaugarri nagusiak identifikatzen ditu eta hauen garapena baloratzen du informazioa bilatzeko eta aukeratzeko jarraibideak egoki erabiliz.

-Orioko gizartearen ekintza eta gertaeren azalpenei buruzko jakinmina garatu du komunikabide eta sareko informazio eta mezuen aurrean jarrera kritikoa adieraziz.

Kontzeptuak:

1.Errealitate globalare nadierazpena Oriotik ikusita 
Globalizazioa eta bere ondorioak.
Kultur-aniztasuna eta globalizazioa. Aniztasuna murrizteko arriskuak.
Hizkuntza minorizatuen erronka.

2.Etorkizuneko erronkak 
Mundu arina eta aldakorra.
Kontzentratzeko eta homogeneizatzeko joera.
Kultur aniztasuna
Etorkizuneko Orio, 2030urtean? 360.alea, 14.orr. 5 orrialde.
Etorkinak. Erreportaia. 221.alea 13.orr http://karkara.tok-md.com/pdf/221.pdf

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak:

-Informazio bibliografikoa bilatzeko jarraibideak.

-Ohiko hemeroteketan informazioa bilatzeko jarraibideak.

-Egunkari digitalen hemeroteketan informazioa bilatzeko jarraibideak.

-Hainbat estatistika iturritatik informazioa jasotzeko eta erregistratzeko jarraibideak.