1. Orio, euskararen arnasgunea

Konpetentzia partikularra:

1.Oinarrizko kontzeptu soziolinguistikoei buruzko ezaguerak, bai eta Orioko euskararen historia sozialari buruzkoak, norberaren hizkuntz errealitatea kritikoki interpretatzeko erabiltzea, euskararen normalizazioak duen garrantzia aintzakotzat hartuz eta inguruko errealitate anitzarekiko (bai hizkuntzaren aldetik, bai kulturaren aldetik) errespetuzko jarrera positiboa agertuz.

Ebaluazio irizpideak:

â?? Orioko euskararen bilakaeraren funtsezko ezaugarriak deskribatzen, kontatzen edo azaltzen ditu.

â?? Orioko euskararen egoera mugatzen duten oinarrizko faktoreak deskribatu eta horien adibideak jartzen ditu.

â?? Orioko hizkuntza egoera zehatzak deskribatzen ditu, kontzeptu soziolinguistikoak aplikatuz.

â?? Orioko egoera soziolinguistiko zehatzak ebaluatzen edo azaltzen ditu, bere iritzia ezagueretan oinarrituz, errespetua agertuz eta hizkuntzekin edo hiztunekin lotutako aurreiritziak baztertuz.

Kontzeptuak:

1.Orio euskararen arnasgunea

- Arnasgunea da Orio euskararentzat eta Euskal Herri osoko euskaldunontzat. Herri euskalduna da Orio, euskara da nagusi herrian, eta naturala, normala, erraza da bertan euskaraz bizitzea.

- Orio euskararen arnasgune gisa sendotzeko, eta Oriok Euskal Herri osoari ekarpena egin diezaion, ez da nahikoa herrian euskararen transmisioa ziurtatzea.

- Ikasleek euskaldun kontzienteak izaten atera behar dute herriko ikastetxeetatik, euskal hiztun izatearen kontzientzia, arnasgune bateko hiztun izatearen kontzientzia duten oriotarrak, herrian eta herritik kanpo ere euskaldun arnas-emale izango direnak.

- Hizkuntza kontuetan, hortaz, nongoak diren eta zer garrantzia duten badakiten euskaldun kontziente eta arduratsuak hezi behar ditugu Orion.

2.Hizkuntz dibersitatea

- Hizkuntz dibertsitatea Orion: hizkuntza familiak, gure inguruko hizkuntzak...

Euskararen historia Orion. Erreportajea. Karkara 291.alea 14.orr 

- Hizkuntza komunitatea.

3.Euskara sustatzeko egitasmoak 

- Karkara aldizkaria

Karkara.eus

Karkara aldizkariak 25 urte. Erreportajea. Karkara 352.alea 23.orrialdea.

- Euskaraz Gazte

Euskaraz Gazte 1993. Bideoa. 

- Euskaraz Bizi-bizi

Euskaraz Bizi-bizi. Bideoa.

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak:

â??Hurbileko inguruaren ezaugarri soziolinguistikoen ezaugarrien dedukzioa (Errealitatea behatzea. Inguruko ezaugarriak identifikatzea, bilatu nahi den kontzeptuaren arabera. Egoeraren ebaluazioa, kontzeptuaren arabera). 

â??Balorazio kritikoa eta erabakiak hartzea, jokabide pertsonalari eta talde dinamikari begira.

â??Jarrera kritikoa izatea ideologikoki konbentzitzera bideratutako hitzezko eta hitzik gabeko diskurtsoen aurrean (bereziki, komunikabideen diskurtsoen aurrean).

â??Besteen ideia eta iritziak errespetatzea eta emozioak kontrolatzea bizitzako egoera pertsonaleko eta sozialeko gatazken kudeaketan, pertsonen arteko komunikazio ona lortzeko.

â??Parte hartze aktiboa eta arduratsua izatea Orion euskararen egoera indartzeko eta Orioko izaera transmititzeko prozesuetan.

â??Orioko eleaniztasuna eta kultur aniztasuna balioestea eta horrekiko interesa eta errespetua adieraztea; norberaren eleaniztasuna intelektualki, kulturalki eta sozialki aberasteko bitartekoa dela onartzea.