2. Orioko literatura

Konpetentzia partikularra:

1. Orioko literaturaren oinarrizko erreferenteak ezagutzea (lanak, egileak, garaiak): idazlan esanguratsuenen zati batzuk denen artean interpretatzea, bakoitza bere testuinguru historiko-kulturalean kokatuz.

2. Ahozko Orioko literaturaren hainbat adierazpen ezagutu eta erabili, eta euskararen berezko baliabide erretorikoak eskuratu, nork bere kultur nortasuna eraikitzeko eta aurreko belaunaldien ondarearen igorle lana egiteko, baita norberaren ahozko komunikazioaren adierazpen baliabideak aberasteko ere.

 

Ebaluazio irizpideak:

1. Konpetentzia

â?? Eraginkortasunez erabiltzen ditu hainbat iturri (bibliografia, ikus-entzunezko iturriak, iturri digitalak) literatur lan jakin bati buruzko informazioa zabaltzeko.
â?? Egile eta idazlanak horiek sortu ziren garaiarekin edo horiei dagokien literatur mugimenduarekin lotzen ditu.
â?? Orioko literaturaren funtsezko egile eta lanak aipatzen ditu.

2. Konpetentzia

â?? Ahozko hainbat adierazpenen oinarrizko ezaugarriak identifikatzen ditu, baita horien generoa ere.
â?? Lehengo eta oraingo bertso eta abestiak buruz dakizki, eta abestu egiten ditu.
â?? Orioko bertsoen doinu ezagunenak kantatzen ditu.
â?? Koplak eta bertso-paper sinpleak sortzen ditu.
â?? Orioko kultur ondarearen baitako adierazpenen, esamoldeen eta esaeren esanahia interpretatzen du, eta horietako batzuk erabili egiten ditu.
â?? Orioko bertsoetan eta kontakizunetan oinarritutako adierazpen baliabideak sormenez erabiltzen ditu, ahozko hizkuntzaren erabilera ludiko eta afektiboetan.

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak:

1. Konpetentzia

- Parte hartze aktiboa eta arduratsua izatea Orioko kultura transmititzeko prozesuetan.

- Jarrera kritikoa izatea ideologikoki konbentzitzera bideratutako diskurtsoen aurrean (baita gizarte, arraza, sexu, kultura... bazterketa adierazten duten edukien eta formen aurrean ere.

- Inguruko eleaniztasuna eta kultur aniztasuna balioestea, eta horrekiko interesa eta errespetua adieraztea; norberaren eleaniztasuna intelektualki, kulturalki eta sozialki aberasteko bitartekoa dela onartzea.

2. Konpententzia

Bertsoen sorkuntzarako pauten aplikazioa.

- Azken hitzarekin errima duten oinak gogora ekarri eta kopla zein bertsoa osatzeko behar direnak aukeratzea.

- Aurretik atzera, kopla edo bertsoaren betelana egitea bertsoa osatuz.

- Sortutako kopla edo bertsoa errezitatzea eta kantatzea.

- Talde lanean puntuka bertsoak osatzea.

Esperientziak: Orioko bertsolarien bertso-saio bat ikustea.