3. Orioko hizkera

Konpetentzia partikularra:

1.Orioko hizkerari buruzko oinarrizko ezaugarriak ezagutzea, Orioko euskalki, hitz berezi eta ahoskeraren erabilpen eta transmisioa bermatzeko interes eta jarrera positiboa agertuz.

Kontzeptuak:

1.Hizkuntza eta horren aldaerak: hizkuntza eta dialektoa

1.1 Hizkuntzen gizarte dibertsitatea: hizkuntza estandarra, erregistroak. Batua eta euskalkiak.

- Orioko hizkera Gipuzkeraren barnean kokatzen da, Hernani aldeko azpi-euskalkien familian, kostako hizkera berezi bezala.

- Azterketa fonetikoa: bokalismoa ("Orioko euskara" liburua, 25.orr)  Itxidurak (e / i ) etxe - itxe // (o / u ) non - nun // (a / e) dena - dana. Irekidurak ( e / a) bazter - baztar, baserri - basarri. Ezpainkariketa ( e - o ) omen - emen. Amaierako bokalak ( o + a ) ardoa - ardua. Diptongoak (au) aurpegi - arpegi, nauzu - nazu // ( eu ) euri - ebi // ( ai )  adiskide - aiskire, birjiñari - birjinai // ( ei ) eilar (ihar) -  iar // ( oi ) motiborik -  motiboik, San Pedrori -  San Pedroi. Hiatusak ( b eta y kontsonanteak tartekatzea) bihar - biyar, bihotza - biyotza, Orio - Oriyo.  

- Azterketa fonetikoa: kontsonantismoa ("Orioko euskara" liburua, 36.orr) Leherkariak (hitz hasieran) bekatu - pekatu, bake - pake, golpe - kolpe // (hitz erdian) edaria - erariya, pasada - pasara. Frikariak ( f ezpain horzkaria ) faltsu - paltsu, feria - peria, festa - pesta, infernu - inpernu, nafar - napar. Txistukariak nekizkien - nekixkin, aizkora - axkora, piztu - pixtu, izkutatu - ixkutatu. Sandhiak hil zen - hil zan, ba al zatoz ? - ba altzatoz?, egin zuten - intzuten, ez zara - etzea, ez ziok - etziok, ez luke - eluke, ez naiz - enaiz.  Sudurkariak arraina - arraya, oina - oña, lainoa - lañoa. Albokariak mutila - mutilla. Dardarkariak eraman - eaman, bera - bea, dira - dia, oraindik - oaindik. 

- Azterketa morfologikoa: Deklinabidea ("Orioko euskara" liburua, 51.orr) 

- Azterketa morfologikoa: Aditza ("Orioko euskara" liburua, 63.orr)

Esamoldeak ("Orioko euskara" liburua, 97.orr) Larribili, gaur e ebiya iten! // Txori txikiyak baino gutxiyo jateik/n! // Aidian irabaziyau! // Baizpako ostikua emantzeok/n // Au izangoa kuxidadia! // Txiku inda etorri a // Geo izangoia komerik! // Apropos in dek/n! // Oainñe zokomian al habil? 

- Esaera zaharrak eta esaldi eginak ("Orioko euskara" liburua, 113.orr) Intzak lo ta jangoek me // Arrauneako botikan saltzeztana berdek // Gu baño hobeto dona izorra della 

- Jolasketarako esaldi eginak ("Orioko euskara" liburua, 114.orr) Jose Mari bara biri, bi hanka ta bi belarri // Bat, bi hiru ta lau, Kiki Bakalau! // Ebiya xarra xarra, talupa itxea Kontxesi Konxesi aguro itxea // Arre mollo, arre mollo, Xuaiko atsuak, zenbat moño? 

- Lexikoa Adjetiboak aluba, astakirtena, babo zerriya, olkiya... Izenak Arrampla, bikayua, gurguilua, karkara, molla, paela... Adberbioak Aidanen, bela, biñipin, derrior, marruzka, propiyo, ondoezik...  ("Orioko euskara" liburua, 115.orr)  

Ganbarako hitzak. Arikulua.Karkara 194.alea 24.orr 

- Toponimia Errioko toki-izenak Arribiribil, Xuaiko zuloa, Arratola, Arripilla, Motondo, Sarikola, Marrota,  Leargaina  ("Orioko euskara" liburua, 121.orr) 

 

- Orioko hizkera entzuteko bideoak

Kaxilda Garate Herri people programan. 

Karmele Esnal Ahotsak.com

Dibina  "Bizitza oso bat anguletan"

Maria Sagrario

Patxi Oliden