2. Orioko biztanleriaren eragina ingurunean

Konpetentzia partikularra:

1.Orioko ikuspegitik, giza jardueraren eraginez ingurumenean sortutako arazo nagusiak deskribatzea, horien zergatiak edota ondorioak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

-Orioko airearen, uraren eta lurzoruaren kutsadura mota nagusiak beren jatorriarekin eta ondorioekin lotzen ditu.

-Inguruko paisaian ikus daitezkeen zenbait inpaktu aztertzen ditu.

-Etxeko eta ikastetxeko energia balantze orokorrak egiteko gai da.

Kontzeptuak:

1.Gaur egungo eragina

-Lurzoruaren okupazioa: Lur urbanizatua (Orioko herrikoak). Laborantzarako lurrak (baserrietako bazterrak eta Oriaren erriberak). Baso ustiapenerako lurrak (Kukuarriko magalean).Eremu naturalak (aurrez aipaturikoak).

-Ur-sistema: herriko ur-horniduraren ezaugarri nagusiak (Ibaiederko ur erreserba). Herritarren ur-kontsumoa (etxeetakoa, industriarako ura)

-Ur kutsadura. herriko ur zikinen tratamendu sistema (Ur zikinen jasotzea eta ponpatzea -Ubengungo sarreran-; Iñurritzan ur-araztegia)

-Kutsadura atmosferikoa.

-Kutsadura akustikoa.

-Herriko energia iturri nagusiak. Energia kontsumoa (etxeetan, industrietan, zerbitzuetan (adib. Kaleetako argiteria).

-Herriko hondakin solidoen kudeaketa: Hondakin ezberdinak.Hondakin bilketa. Hondakin solidoen tratamendu sistema.

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak:

-Uraren erabilpen egokiarentzako irizpideak ezagutu eta praktikara eraman.

-Hondakin ezberdinak. identifikatzea eta sailkatzea

-Deskribapenak egiteko, azalpenak emateko eta argudiaketak egiteko arauak.

-Datu esperimentalak tauletan, grafikoetan eta mapetan biltzeko, antolatzeko eta interpretatzeko jarraibideak.

-Orion gizakiak, historian zehar, ingurumenean izan duen eragina identifikatzea. Orain 5000 urte, orain 1000 urte, Orain 2 mende, gaur egun.