3. Orio garapen iraunkorrerantz

Konpetentzia partikularra:

1.Orion garapen iraunkorrerako dauden estrategien berri izatea eta ikastetxean helburu horrekin garatzen diren jardueretan jarrera positiboz parte hartu eta laguntzea.

Ebaluazio irizpideak:

- Badaki Orion zer espezie (fauna eta flora) dauden desagertzeko arriskuan, baita zer eremu babestu dauden ere.

- Parke naturaletan eta ibilbide ekologikoetan antolatutako jardueretan parte hartzen du.

- Inguruaren kudeaketa iraunkorra lortzeko ikastetxeak parte hartzen duen jardueretan laguntzen du (hondakinak gaika bildu, birziklatutako gauzak erabili, energia aurrezten ahalegintzen da... Ikastetxeetako Agenda 21).

Kontzeptuak:

1.Ingurumenaren problematika eta garapen iraunkorra

- Orioko ingurumen arazo nagusiak. Ingurumena zaintzea, kontserbatzea, leheneratzea eta hobetzea, kontsumo arduratsua eta garapen iraunkorra eta aztarna ekologikoa.

- Oriotarrak eta ingurumena. Herritarren garrantzia ingurumenaren babesean.

- Herrian egin diren, egiten diren eta egingo direnen ekintzek ingurumenean duten eragina aztertu, ahal den neurrian gutxitu edo sahiestu eta konpentsatu egin behar dira.

- Ingurumen irizpideak oinarrizkoak behar dute edozein ekintza egiterakoan (proiektuak, etab.).

- Jasangarritasunerako bideak: kontsumoa gutxitu, garaian garaiko eta tokiko produktuak kontsumitu, mugikortasun garbia erabili...

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak:

- Ingurumena zaintzeko xedearekin egiten diren ekimenetan modu aktiboan parte hartu.
- Deskribapenak egiteko, azalpenak emateko eta argudiaketak egiteko arauak.
- Inguruko errealitatearekin lotutako gai zientifikoei buruzko monografiak egiteko orientabideak.