1. Orioko biodibertsitatea

Konpetentzia partikularra:

1. Zientzien oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko objektuak eta prozesuak erlazionatzea, bereziki Oriokoak direnak, eta, horretarako, oinarrizko kontzeptu horiek zentzua hartzen duten legeetan, ereduetan eta teorietan artikulatzea.

Ebaluazio irizpideak:

-Kontzeptu orokorrak Orioko adibide espezifikoen bidez osatzen ditu.
-Materia eta materiaren aldaketak sailkatu eta ordenatu egiten ditu, ezaugarrien eta propietateen arabera.

Kontzeptuak:

1.Lurra

Orioko harkaitz (sedimentuak, basaltoa, granitozko mendilerroa...) eta mineral ugarienak

1.1 Ingurune abiotikoa

Geologia
Kanpo eragileak:

-Ibaia eta itsasadarra (Oriaren itsasadarra). Sortzen dituen egiturak (meandroak, ubideak, uholde lautada, padura...Altxerriko, Santioko, Donparnasako eta Olaberrietako ibaiadarrak eta bertan sortzen diren padurak). 

Oria ibaia, gure errioa. Erreportajea. Karkara 73.alea 22.orria. 
Oriako itsasadarra. Erreportajea. Karkara 260.alea 13.orr.

-Itsasoa. Sortzen dituen egiturak (itsas labarra, urradura plataforma, hondartzak... Itxaspeko arraldea. Hondartzak Antilla eta Oribarza)r.
-Haizea. Dunak... (Antillako hondartzako mendebaldean duna primarioaren hastapena; kirol portuaren aldameneko duna tertziarioak. Oribarzarko hondartzaren atzean duna primarioak).
-Arroka motak. Hareharria, tupa. (Hondartzatik Itxaspe baserrirako bidea txandakapenaren adibide egokia).
-Egitura tektonikoak: tolesturak, faila (Itsaspeko eta Txurrukako arrokak). Tolesturak (Mallapen, arrantza portuaren atzekaldeko King-banda). Faila (ibaiaren ubidearen ardatzean).

Motako eta Itxaspeko arrokek esanak. Erreportajea. Karkara 317.alea 14.orr. 

1.2. Klima. Orioko klima eta ezaugarri nagusiak (prezipitazioak, tenperaturak...)

2.Izaki Bizidunak

2.1.- Batasuna eta aniztasuna. (hector link)

Biodibertsitatea. Orioko espezie bereizgarriak

Igela. Erreportajea. Karkara 279.alea 16.orr ???

-Orioko espezie babestuak (...)

2.2.- Izaki bizidunak eta ingurua

- Orioko ekosistema adierazgarriak. 3 elementu nagusi herrian: itsasoa (Kantauri itsasoa), ibaia (Oria), errekak (Altxerriko erreka, Santiagoerreka, Donpernasa eta Olaberrietako erreka nagusienak), lurrazala.  

- Bertako ekosistemen ezaugarri ezberdinak:Itsaslabarra (Amezti azpia, Talaiazpia, etab.).Itsas-padurak (Altxerriko erreka inguruak, Portuko zuloa, Donpernasa eta Olaberrietako sarguneak). Ibai-haltzadia (Motondoren hegoaldeko altzadia).Duna sistema. Baso autoktonoak (Aganduru baserritik Kukuarrirako bidean).

-Gizakiaren eraginez sortutako ekosistemak: baratzeak zelaiak (adibidez Oriaren erribera osoan urari irabazitako lurrak). Batez ere Oria ibaiaren uholde lautadan.Baso aloktonoak (Oria ibaiaren erriberetakoak).

-Lehenaldia, orainaldia, potentziala: ekosistema ezberdinen lehengo egoera, oraingo egoera eta egoera potentziala. 

-Herriaz gaindiko beste ekosistema nagusien garrantzia eta lotura (adibidez Oria ibaia Aizkorrin sortzen denetik Oriora iritsi bitartean jasaten duenak eragin zuzena du Orion ibai inguruko ekosistemen egoeran; Ernio-Gazume, Pagoetako parke naturala; Inurritzako biotopoa; Irisasiko baso autoktonoak, etab.)

-Orioko eremu babestuak.Oriako itsasadarra (Europako Natura 2000 sarean. 2003. urtean Garrantzia Komunitarioko Leku (GKL) izendatua. 2010. urtean Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendatua. Hiru udalerrietan banatua: Orio, Aia eta Usurbil).

Oriaren itsasadarra KBE izendatu dute. Erreportajea. Karkara 296.alea 14.orr. 

- Babestua da habitat esanguratsu batzuk daudelako, eta horien babesarekin biodibertsitatea bultzatzen delako:

Estuarioak (Oria ibaiaren eta itsasoaren artekoa).

Marea baxuan ur-azpian geratzen ez diren zelai lohitsu edo hondartsuak.

Spartina (Spartina maritimae) zelaiak.

Hezeguneetako ihitza halofiloak.

Hezeguneetako sasi halofiloak.

Txilardi lehor azidofiloak.

Belarra mozten den zelaiak.Haltzadiak eta lizardiak.

Hegoaldeko zuhaitz igelaren hazkunderako putzuak (Hyla meridionalis).

Igel espeziea Mendizorrotzen galtzear egon ondoren populazioa mantentzeko eta ugaritzeko putzuak (Zaragueta Herri Eskola parean, Itxasperako bidean, etab.). 

Duna tertziarioak (kirol portuaren bazterrean (balio ekologiko eskasa, gaur egun).

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak:

-Aztertu beharreko arazo eta gaiak identifikatzeko eta zehazteko jarraibideak
-Deskribapenak egiteko, azalpenak emateko eta argudiaketak egiteko arauak
-Orioko babestutako eremuak ezagutu,bisitatu, eta aktiboki zaindu.
-Orioko fauna eta floraren gune garrantzitsueak ezagutzea eta konparaketak eginez aztertu.
-Egitura tektonikoak identifikatu: tolesturak, faila (Itsaspeko eta Txurrukako arrokak konparatuz). Tolesturak (Mallapen, arrantza portuaren atzeko King-banda). Faila (ibaiaren ubidearen ardatzean).
-Bertako ekosistema zenbatu eta ezaugarri ezberdinak ikasi.
-Lehenaldia, orainaldia, potentziala: ekosistema ezberdinen lehengo egoera, oraingo egoera eta egoera potentziala ezagutu.