3. Musika tresnak

Konpetentzia partikularra:

1. Orioko errepertorioaren obrak ezagutu eta jo, teknika, espresioa eta musika-tresnaren egokitzapena zainduz, aldi berean soinu-iturri desberdinak esperimentatuz, musika-tresnen parte hartzea aztertu eta ondorioak ateraz, musika tresnak autonomiaz erabili ahal izateko, sormena eta interpretaziorako tresna erabilgarri batez jabetzeko, garapen pertsonala lantzeko eta talde lanaren onurak ahalbidetzeko.

Ebaluazio irizpideak:

- Jotzean, gorputz-jarrera egokia du.
- Espresioa zaintzen du.
- Jotzerakoan, musika-tresna egokia hautatzen du.
- Taldearekin koordinatzen eta bere eskuhartzea egoki neurtzen daki.
- Arreta gordetzen daki eta itxaronaldiak joaldiekin behar bezala tartekatzen ditu.
- Interpretazioa hobetzeko gogoa, ekinean adierazten du.
- Bere iritzia egoki azaltzen du, errespetuz eta aurrera egiteko jarreraz.

Kontzeptuak:

-Aukeratutako 20 abestien partiturak

 

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak:

- Orioko ahots-musika errepertorioko obren interpretazioa musika-tresna batez.
- Orioko musika instrumentalaren interpretazioa.
- Talde instrumentalak osatzea.
- Inprobisazio instrumentalaren bidez, erritmo eta melodiak sortzea.
- Musika-tresnaren arabera, sonoritatearen esperimentazioa.
- Jarrera irekia soinu-esperimentazioan.