1. Orioko abestiak

Konpetentzia partikularra:

1. Orioko herri-kantak era egokian abestu, ahots- teknikaz baliatuz, doitasunez afinatuz, erritmoa zehazki erabiliz eta abestiak transmititzen duen mezuarekiko arretaz, Orioko kantutegia ezagutzearren eta honen ezagutzaz gozatzeko, Euskal Herriko musika eta giza sustraiez jabetzeko, eta kanturako ahalmena, hala nola arretaren eta talde-lanaren baloreak garatzeko, musika-irizpide baten jabe eginez.

Ebaluazio irizpideak:

- Abestiak teknika egokia erabiliz interpretatzen ditu.
- Afinazioa une oro zaintzen du, behar denean erregistro egokira egokituz.
- Hitzen ahoskera eta erritmoa ondo uztartzen ditu.
- Abestiaren mezua ulertuz abesten du.
- Kantuarekiko interesa erakusten du, kantua kultur-adierazpen den aldetik.
- Abestean intentsitate, karakter eta abiaduraren ñabardurak modu egokian
erabiltzen ditu.
- Akzioa eta gogoeta orekatzen ditu.

Kontzeptuak:

- Orioko kantutegiko abesti batzuk

Aidean Idazten 

Akio, akio, Txomin gogotik

Aldapeko Maria

Alde Iluna

Aliron

Auntton Lumera

Antton bat eta Antton bi

Arrantza

Balearen bertsoak

Bertso txiki bat

Bota mila duro

Delako herri hau

Dios Te Salve  Mp3 / partitura / letra

Eragiozu

Euskaldun bat zen itsu

Galai bat etorri zan

Lizargate

Mirotzak

Oria ibaia

Orioko zuluan

Pello eta Nikolasa

Senarra degu Londresen

Tarrabillon

Txalopin txalo

Zazpi laguntxo gera

 

 

 

Prozedurak, jarrerak eta esperientziak:

- Estilo ezberdinetako Orioko abestien interpretazioa.
- Abestiaren prestakuntza egokia, alderdi kontestualen (jatorrizko tokia, garaia, gaia), teknikoen eta estetikoen ardura izanez.
- Testuaren ulertze eta ahoskatze zuzena, kontuan izanik abestiak lehengo gertaerak, ohiturak, eta mintzamoldeak erabil ditzakeela.
- Herriko kantuen grabaketen entzuketa eta honi buruzko hausnarketa.
- Talde-kantua sustatzea helburu duten ekintzen antolaketa.
- Kontzertuetara joatea.
- Orioko musikarien diskografiak ezagutzea.

Oharra: Abestien irakaskuntzan, irakasleek ahalegina egin beharko lukete abestiak euren baitan irakasteaz gain, euren esentzia ere transmititzeko.