elhuyar itzaultzaile automatikoaren logoa Itzulpen
automatikoa:
ES FR EN CA GL

Orokorra

Orioko herri-baratzeak. Panel elebiduna

Orioko herri-baratzeak. Panel elebiduna

ORIOKO AUTOKARABANA-GUNEAK

ortzaikakogunea21

ORTZAIKA AUZOKO GUNEA

Nola iritsi

  • Donostiatik: AP-8tik zatozela, 33. irteera hartu eta, biribilgunean, hirugarren irteera, N-634 noranzkoan. Hurrengo biribilgunean, bigarren irteera hartu Usurbil aldera eta, ondoren, 200 metrora, eskuinetara dago autokarabana-gunea.
  • Zarauztik: Orio herriaren sarreran dagoen biribilgunean, hirugarren irteera hartu eta N-634 errepidean jarraitu. Herria pasatu eta, hurrengo biribilgunean, lehenengo irteera hartu Usurbil aldera. 200 metrora, eskuinetara dago autokarabana-gunea.

Helbidea

Ortzaika auzoa. 20810 Orio

GPS Koordenadak

UTM: 43.27580, -2.111169

Zerbitzuak

  • Plaza-kopurua: 10
  • Tarifa: doakoa
  • Baimendutako egonaldia: 2 gau
  • Ezin da mahairik, aulkirik edo antzekorik atera
  • Bidegorria du herriguneraino, ibaiaren ertzetik

hondartzakogunea21

HONDARTZA ONDOKO GUNEA

Nola iritsi

  • Donostiatik: AP-8-tik zatozela, 33. irteera hartu eta, biribilgunean, bigarren irteera, hondartza aldera. Hurrengo biribilgunean, hirugarren irteera hartu eta, ondoren, 20 metrora, ezkerretara dago autokarabana-gunea.
  • Zarauztik: Orio herriaren sarreran dagoen biribilgunean, hirugarren irteera hartu eta N-634 errepidean jarraitu. Zubia pasatu ondoren, ezkerretara hartu, herrigune aldera. Hurrengo biribilgunean, bigarren irteera hartu Hondartza aldera. Ondoren, 250 metrora, eskuinetara dago autokarabana-gunea.

Helbidea

Estropalari kalea 13. 20810 Orio

GPS Koordenadak

UTM: 43.28263, -2.127005

Zerbitzuak

  • Plaza-kopurua: 18
  • Tarifa: udako denboraldian, TAO
  • Baimendutako egonaldia: 2 gau
  • Ezin da mahairik, aulkirik edo antzekorik atera
  • Ur zikinak husteko eta ura aldatzeko zerbitzua
  • Komun publikoa
  • Hondartza 5 minutura

Plaza eta zabalguneen izenak

ZABALGUNE ETA PLAZA BATZUEN IZENA ERABAKITZEKO PARTE-HARTZE PROZESUA

 

Orioko Udalak parte-hartze prozesu bat abiatu du, herriko zabalgune eta plaza batzuen izena erabakitzeko

Herriko zabalgune eta plaza batzuek ez daukate izenik gaur egun eta Udalak izendatu egin nahi ditu. Horretarako, aldez aurretik, herritarren proposamenak jaso nahi ditu.

Zure proposamenak orri honetan egin ditzakezu. Mapan zenbaki banarekin markatuta daude izendatu behar diren plaza eta zabalguneak; proposamena egiteko, klik egin gainean eta leiho bat zabalduko zaizu aukera ematen dizuna zure proposamena idazteko. Toki bakoitzerako proposamen bakarra egin dezakezu. Ez dituzu, nahitaez, toki guztientzako proposamenak egin behar: toki jakin baterako proposamenik ez baduzu, hutsik laga eta listo.

Ordenagailu bakoitzetik (IP bakoitzetik) proposamen bakarra bidali daiteke eta, proposamena bidaltzerakoan, izena eta e-maila adierazi behar dira.

Proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 15a izango da.

Eskerrik asko, aldez aurretik, zure proposamenak bidaltzeagatik!

 --------------------------------

ITXITA. MILA ESKER PARTE HARTU DUZUENOI!

Orioko ahotsak

Adineko jendea altxor bat da, emateko asko daukana: hizkuntza bizi-bizia, eskarmentua, jakintza, kontakizun ederrak… ahotsak.eus ekimena abiatu duen Badihardugu elkarteak Euskal Herri osoko lagunen ondare hori biltzen du eta, Orioko Udalarekin elkarlanean, gure herriko jendearen testigantzak ere jasotzen ari da.

Hemen eskaintzen dugu elkarlan horren emaitza: edadeko oriotarrak Orioko kontuak azaltzen eta beren bizikizunak kontatzen. Gozatu ederra hartuko duzue audio eta bideo hauetan barrena murgilduta!

 Covid 19aren bilakaera Gipuzkoan herriz herri

 

Gogoeta-saioarako izen ematea

Herriko aparkalekuei buruzko gogoeta-saioa on-line. IZEN-EMATEA


Udalak gogoeta-saio irekia egingo du, modu telematikoan, Orioko aparkalekuei buruz hitz egiteko.

Jitsi aplikazioaren bidez egingo da, maiatzaren 25etik 29rako astean eta, parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena.

Izena ematen duen jende-kopuruaren arabera erabakiko du Udalak saio bakarra egin edo bat baino gehiago. Saioa(k) arratsaldez izango d(ir)a, 19:00etatik aurrera.

Saioa euskaraz izango da eta herritarrek aukera izango dute beren ekarpenak euskaraz nahiz gaztelaniaz egiteko. Bertan erakutsiko den material idatzia bi hizkuntzetan aurkeztuko da eta, beraz, euskaraz ondo ez dakitenek ere jarraitu ahal izango dute.

Izena emateko azken eguna: maiatzak 25, astelehena 15:00etan.

EMAN IZENA ETA PARTE HARTU!

Pribatasun Politika

Ohar honen bidez, Orioko Udalak izaera pertsonaleko datuak babesteko aplikatzen duen politikari buruzko informazioa ematen die orio.eus webgunearen erabiltzaileei, libre eta beren borondatez erabaki dezaten zein datu pertsonal eman nahi dizkioten Udalari, webgunaren zenbait zerbitzu erabiltzeko.

Udalak politika hori aldatzeko eskubidea du, lege, jurisprudentzia edo praktika berrietara egokitzeko. Aldaketaren bat egiten badu, aldez aurretik eta arrazoizko epe batean jakinaraziko du webgunean bertan.

Webgunean ematen diren zenbait zerbitzuk baldintza partikularrak izan ditzakete, izaera pertsonaleko datuen babesari dagokionez; hala bada, berariaz azalduko da.

Webgunean jasotako izaera pertsonaleko datuek tratamendu hau jasoko dute: ‹Harpidetza argitalpenetara›.

DATU-BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

Tratamenduaren izena Harpidetza argitalpenetara
Tratamenduaren arduraduna eta harremanetarako datuak Orioko Udala / Idazkaritza
Herriko Plaza, 1
20810 Orio (Gipuzkoa)

Datu-babeserako ordezkaria:
Tratamenduaren helburua Harpidetzaren kudeaketa, udal-esparruko informazioa bidaltzeko.
Datuak jasotzeko epea Interesatuak kontrakoa esan arte jasoko dira datuak.
Tratamenduaren oinarri juridikoa Interesatuaren onarpena.

Hartzaileak

Datuak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko obligazioa denean izan ezik.

Eskubideak erabiltzea

Interesatuak eskubidea du bere datuak atzitu, zuzendu eta ezabatzeko. Horretarako, idatzi bat zuzendu beharko dio Orioko Udalari (Herriko Plaza, 1, 20810 Orio), bere nortasun-agiria edo beste agiri baliokideren bat aurkeztuz, identifikatzeko.

Interesatuak eskubidea du, baita ere, Datu Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamatzeko.

Datu pertsonalak ematea borondatezkoa da eta erabiltzaileek, datuak ematerakoan, onartu egiten dute datu horien tratamendua, goiko parametroetan.

Orioko Udalak legeak ezarritako datu-babeserako segurtasun-bermeak eskaintzen ditu eta eskueran dituen bitarteko tekniko guztiak erabili ditu datu horien galera, aldaketa, baimenik gabeko erabilera edota lapurreta saihesteko.

Danbolin musika eskolako irakasle poltsa. Irizpideak

Lan-poltsak eratzea

1.- Baldintza guztiak bete eta horretarako egiten den prozesuan parte hartzen duten pertsona guztiek osatuko dute lan-poltsa.

2.- Hautagaien lehentasun ordena, bestalde, prozesuan eskuratutako puntuazioaren araberakoa izango da.

3.- Lan-poltsari jarraipena emateko, beharrizanak dauden bitartean, urteko lehenengo hiruhilekoan epe bat irekiko da interesatuek curriculum vitae-a aurkez dezaten. Deialdia www.orio.eus webgunean argitaratuko da. Ezarritako epean aurkezten diren curriculumak lan-poltsaren oinarri arautzaileetako irizpideen arabera baloratuko dira.

Deialdiaren ondorioz poltsan sartzen direnak hautaketa-prozesua amaitzen den unean, dagokien zerrendan sartuko dira, lan-poltsa osatzen dutenen atzean, zero puntuazioarekin eta hautaketa-prozesuko emaitzen hurrenkeraren arabera, hain zuzen.

4.- Prozesua amaitu ondoren, era berean, zerrendetan sartu diren pertsonek beren profil profesionala osatu ahal izango dute geroago lortutako akreditazioen bidez (euskarako eskakizuna edo titulazioa). Dokumentazio hori erabiliko da zerrendak eguneratzeko, ezarritako ordena aldatu gabe, baina kontuan hartuko da lanposturako behar diren baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzeko garaian.

Hautagaien egoera

5.- Hautagaiak honako egoera hauetakoren batean egongo dira:

  • Libre. Eskatutako espezialitateko lan-eskaintza guztiak bidaliko dira.
  • Ez libre. Ez zaio bidaliko lan-eskaintzarik.
  • Behin betiko baja.

6.- Hautagaiek beren egoera aldatu ahal izango dute, egin eta hurrengo egunetik aurrera baliagarria izango den eskaera baten bitartez.

7.- Behin betiko bajaren tramiteak, berriz, interesdunak hala eskatzen duenean edo diziplina zigorra izaten duenean egingo dira.

Lan-poltsen kudeaketa

8.- Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte izangaiek eta eskolak ezarritako ordutegietara egokituko dira.

9.- Lan-eskaintza posta elektronikoz komunikatuko da, egin behar den ordezpenaren premien araberako epea emango da, eta ordezpenaren ezaugarriei buruz dagoen informazioa zehaztuko da (laneko egunak eta orduak; kontratua hasteko eta amaitzeko aurreikuspena, ahal denean). Epea amaitutakoan, izangaia kontratatuko da lehentasun-ordena eta eskola kontratatzaileko lanpostuaren ezaugarriak errespetatuz (eskatutako titulazioa eta hizkuntza-eskakizuna), eta erantzun duten guztiei ezagutzera emango zaie kontratazioaren emaitza. Orientazio moduan, bereiziko dira presako eskaintzak (lanean hasi behar den egun berean komunikatzen direnak eta 1-24 orduko epean erantzun beharrekoak) eta arruntak (nolabait aurreikus daitezkeenak eta, beraz, erantzuteko epe luzeagoa dutenak).

10.- Espezialitate bat baino gehiago ematen dituzten irakasleak ordezteko, espezialitate horietako zerrenda guztietan sartuta dauden eta gainera hizkuntza-eskakizuna betetzen duten pertsonen artean bakarrik egingo da hautapena. Hautapenean lehentasuna emateari dagokionez, ordezpenean eskola-ordu gehien eman beharko diren irakasgaian puntuazio onena duenari emango zaio lehentasuna.

11.- Zerbitzu-premiak direla medio, eta eskolak behar dituen baldintzak eta/edo laneko ordutegiak betetzen dituen izangairik ez badago, lan-kontratu bat baino gehiago egin ahal izango dira pertsona bat baino gehiago kontratatzeko aldi baterako programak lanaldi partzialean emateko, harik eta kontratazioa modu horretan egitera behartu duten presako motiboak desagertu arte. Horretarako, zuzendariak erabakiko du zein den soluziorik onena zerbitzu-premia gehienei erantzungo dien aukera egokienaren arabera.

12.- Etenik gabe egiten diren ordezkapenak, bestalde, aurreko ordezkapenerako izendatutako pertsona berberak egingo ditu, betiere, lanposturako eskatzen dituzten baldintza guztiak betetzen baditu eta bere lana ona izan bada. Ez bada lortzen, berriko ere lan-eskaintza bidaliko zaie zerrendako izangai guztiei.

13.- Ordezkapen bidez beteta dagoen plaza bat hutsik geratzen bada, plaza huts hori ordezkapena egiten ari den pertsona berberak beteko du, baldin eta lanposturako baldintza guztiak betetzen baditu eta bere lana ona izan bada. Ez bada lortzen, berriro ere lan-eskaintza bidaliko zaie zerrendako izangai guztiei.

14.- Ordezkapenen ehunekoak, indarrean dagoen ikasturterako lan-postuen zerrendetan ezarritakoak izango dira.

15.- Hutsik geratutako lan postu bat edo ordezkapenean dagoen lan postu bat, plantillako irakasle batek bete ahalko balu, langile hauek lehentasuna izango lukete, gainearekoen aurrean, baldin eta lanposturako baldintza guztiak betetzen baditu eta bere lana ona izan bada.

16.- Hautatutako pertsonak, bere lan postuan lanean hasi baino lehen, entregatu behar ditu:

  • Nortasun-agiri nazionala eta gizarte-segurantzaren kartillaren fotokopia.
  • Nomina sartzea nahi duen banku-erakundeko kontu korrontearen zenbakia.