elhuyar itzaultzaile automatikoaren logoa Itzulpen
automatikoa:
ES FR EN CA GL

2021/07/29

 

GAI-ZERRENDA

1.- 2021eko udal-aurrekontuaren bigarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

2.- 2021eko bigarren hiruhilekoari dagokion ordaintzeko batez besteko epearen berri ematea.

3.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 7/2021 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu transferentzien modalitatean.

4.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 8/2021 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

5.- Onartzea, egoki bada, udal-kiroldegiko erabileraren tarifak biribiltzea, 2021-2022 ikasturterako.

6.- Behin betikoz onartzea, egoki bada, 2020ko udal-aurrekontuaren kontu orokorra.

7.- Onartzea, egoki bada, aldi baterako lan-poltsak kudeatzeko araudia.

8.- Onartzea, egoki bada, behin betiko eta borondatez sustatutako bajen araudia.

9.- Onartzea, egoki bada, giza baliabideen arrazionalizazio programa: erretiro aurreratuari buruzko primak.

10.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, bide publikoa, terraza eta mahai tokiekin edota jarduera komertzialari lotutako bestelako elementuekin okupatu eta erabiltzeko udal-ordenantzari.

11.- Onartzea, egoki bada, Gabriel Uranga Atorrasagastik Orioko Udalari dohaintzan eskainitako ontzia.

12.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Arrantzale kaleko bidegorria hondartzako bidegorriarekin lotzeko proiektuari buruz.

13.- Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Mutiozabal ontziola eta Etxeluze kultur ekipamenduen erabilera eta ustiapena lagatzearen bidez Orion itsas ondarea sustatzeko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko deialdiari buruz.

14.- Eskariak eta galderak.