Gizarte Ongizateko dirulaguntzak

Diru-sarrerak bermatzeko laguntza

Oinarrizko gastuak ordaintzeko bideratutako dirulaguntza da, gizarteratzea eta laneratzea errazten duen laguntza ekonomikoa. Onuradunek bete behar batzuk dituzte. Onuraduna izateko baldintzak hauek bete behar dira:

  1. Bizikidetzako unitatea izatea, gutxienez urtebete lehenago izan behar da.
  2. Gipuzkoako udalerriren batean erroldatua egotea, gutxienez sei hilabete lehenago erroldatua egon behar da.
  3. Oinarrizko gastuei aurre egiteko baliabiderik ez edukitzea.
  4. 25 urte baino gehiago edukitzea.

Gizarte larrialdiko laguntzak

Aldian aldiko diru laguntzak, gizarteak baztertzeko egoerei aurre egin edo arintzeko. Beharrezko gastu zehatzak ordaintzeko dira.


Gizarte ongizate fondoko pentsioak (GOF)

Lanerako ezintasuna duten pertsonentzat eta diru baliabide gutxi dituzten adineko pertsonentzat dira. Beraz, bi modutako laguntzak ematen dira: Zahartasunagatik edo gaixotasunagatik.


Kotizatu gabeko pentsioak

Minusbaliatuak eta hirugarren adinekoak dira pentsio honen hartzaileak.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.