KALE GARBIKETA ZERBITZUA-AKATS ZUZENKETA

IRAGARKIA Orioko udalerriko kale garbiketa zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatzeko lehiaketaren prozeduran, Baldintza Teknikoen orriaren 2. Artikuluan akats bat aurkitu da. “Kontratuaren iraunaldia sei urteetakoa izango da. Epealdi hori igarotakoan Orioko udalak kontratua beste lau urtez luzatzeko aukera izango du.Guztirako iraunaldia luzapena barne ezingo da hamar urtekoa baino luzeagoa izan” esaten duen tokian. “Kontratu honen iraupena lau urtekoa izango da. Hala ere, bi aldeek horrela adierazi eta adosten badute, kontratua luzatu ahal izango da, horretarako Udalak dagokion akordioa hartuta. Kontratuaren iraupen osoa, luzapenak barne, ezin izango da sei urtetik gorakoa izan” esan behar du. Jakinaren gainean egoteko eta dagozkion ondorioak izan ditzan argitaratzen da. Orio, 2016ko ekainaren 7a ALKATEA, Jose Angel Zaldua Iparraguirre