Ezgaitasunak

Ezgaitasunen kalifikazioa

Udalak, informazioa eman, inprimakiak eta dokumentazioa jaso ondoren txostena egin eta Diputaziora bidaltzen du, bertan balora eta ebatzi dezaten.


Ezgaituentzako aparkaleku txartela

Abenduaren 5eko 256/2000 Dekretua kontutan hartuz, Udaletxeko Gizarte Zerbitzua txartela eskuratzeko eskaeraz arduratzen da.


Ezgaituentzako laguntza teknikoak

Laguntza hauek Gizartekintzak gestionatzen ditu eta helburu jakin bat dute: ezintasunen bat edo elbarritasunen bat duten pertsonei laguntza ematea, errazago ibil daitezen herrian edo etxean. Subentzioa gisa ematen dira laguntza hauek.


Osasun eta botika laguntza

Baldintzak: minusbaliatua izatea eta Gizarte Segurantzaren osasun prestaziorako eskubiderik ez izatea.


Mugikortasun eta garraio gastuak konpentsatzeko subsidioa

Aldizkako dirulaguntzak, garraio publikoa erabiltzea galerazten duten minusbaliotasunak direla eta, garraio pribatua erabiltzeagatik sortutako diferentziak konpentsatzeko dira laguntza hauek.

Familia eta bizikidetasun programa

FAMILIA UGARIENTZAKO LAGUNTZA

Hezkuntza, etxebizitza eta garrioan dute onura. Laguntza hau izateko zenbait baldintza bete behar dira.


BABESGABETASUN EGOERETARAKO LAGUNTZAK

  • Egoera larrietarako harrerak: Udaleko Gizarte Zerbitzuen laguntza jaso ezin direneko harrerak dira.
  • Zuzenbidezko aholkularitza zerbitzua: eraso sexualak edo tratu txarrak jasan dituzten pertsonentzako zuzendua dago.
  • Asistentzi psikologikoa:
  1. Biktimentzako.
  2. Tratu txarrak eragiten dutenentzako.
  • Famili-partehartzearen programa : arazoak adierazten duten adin-txikikoen familientzako programa da.

ETXEKO LAGUNTZA

Gizarte izaerako zerbitzua da eta ez osasun izaerakoa. Eguneko bizimoduan etxeko eginkizunak egiterik ez duten pertsonei eskaintzen zaie. Erabiltzailearen etxean bertan eskaintzen da eta laguntza pertsonala edota etxekoa izaten da, bizimodu normala egiteko; egoitzetan sartzea ebitatzeko, bakardadea gainditzen laguntzeko... Zerbitzua etxeko laguntzailearen bitartez egiten da.


 

SENDIAN PROGRAMA

Sendian programaren helburua etxean adineko ezinduak zaintzen dituzten pertsonei laguntzea da.

Zerbitzu hauek jasotzeko baldintzak hauek dira:

  • Sendian programa abian duen herriren batean bizitzea
  • Ezinduta dagoen adineko pertsona batekin bizitzea

Zerbitzuak:

  • Familientzako prestakuntza. Adineko ezinduak dituzten familiei laguntzeko bereziki prestatutako ikastaroak dira, familiei zeregin hori behar bezala egiten erakusteko.
  • Laguntza taldeak. Adineko pertsona ezinduak zaintzen dituzten pertsonei elkar ezagutu eta hitz egiteko aukera ematen zaie, egoera berean dauden beste pertsona batzuen berri izan eta babestuta sentitzeko.
  • Laguntza psikologikoa. Tratamendu psikologikoa eskaintzen da, banakako saiotan, egoera berriak eta aldakorrak hobeto gainditzen laguntzeko, familiako zaintzaileengan sortzen diren estres eta larritasun sentimenduak kontuan hartuta.
  • Aldi baterako egonaldiak. Zerbitzu horrekin familiei atseden hartzeko eta beste gauza batzuetarako denbora izateko aukera eman nahi zaie, zaintza lanak alde batera utzita. Aukera hauek eskaintzen dira:
  • Aldi baterako egonaldiak. Adinekoak hamabost eguneko edo hilabeteko egonaldia egin dezakete egoitza batean.
  • Asteburuetako egonaldiak. Adinekoei hilean asteburu bat egoitza batean igarotzeko aukera ematen zaie.
  • Asteburuetako eguneko zentroak. Adinekoek asteburu eta jai egun batzuetan eguneko zentrora joateko aukera dute.

TELELAGUNTZA

Zerbitzu honen helburua honako hau da: Bakarrik bizi edo epe luzez bakarrik dauden pertsonei ziurtasuna eskaintzea. Bere adina edo autonomia ezarengatik arrisku egoeran aurkitzen diren pertsonei segurtasuna sendotzea da.


MENDEKOTASUN LEGEA

Zer da Mendekotasun Legea? Zer eskubide onartzen ditu?

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak (2006ko abenduaren 15eko 299. BOEn argitaratua) autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko oinarrizko baldintzak arautzen ditu. Horretarako sortu da, hain zuzen, Mendetasunaren Autonomiarako eta Arretarako Sistema (SAAD). Bertan lagundu eta parte hartzen dute alor horretako eskumenak dituzten Administrazio Publiko guztiek.

Estatuan herritarren eskubide subjektibo berri bat aitortzea: mendetasun-egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala sustatu eta zaintza bermatzeko eskubidea, Mendetasunaren Autonomiarako eta Arretarako Sistema (SAAD) sortzearen bidez (1. artikulua).

Zer baldintza bete behar da sistemaren onuradun izateko?

Legean ezarritako eskubideen titularrak izango dira honako baldintza hauek eskatzen dituzten espainiarrak (Legearen 5.1. artikulua):

  • Mendetasun-egoeran, zehaztutako mailetakoren batean, egotea.
  • Espainiako lurraldean bost urtez bizi izatea, horietako bi eskaria aurkezten den unearen aurreko biak. Bost urtetik beherakoen kasuan, haurren zaintza duen pertsonari eskatuko zaio Espainiako estatuan bost urtez bizi izatearen baldintza.

Zenbat mendekotasun-maila hartzen ditu aintzat Legeak?

26. artikuluak hiru mendetasun-maila jasotzen ditu:

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko Legea - Oinarrizko Erantzunak - 8.

  • I. maila (mendetasun ertaina): pertsonak gutxienez egunean behin behar du eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza, edo aldizkako laguntza edo laguntza mugatua behar du bere autonomia pertsonalean.
  • II. maila (mendetasun larria): pertsonak egunean bizpahiru aldiz behar du eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza, baina ez du behar zaintzailearen laguntza etengabea.
  • III. maila (mendetasun handia): pertsonak egunean hainbat aldiz behar du eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza eta, autonomia fisikoa, mentala, intelektuala edo zentzumenezkoa erabat galduta duenez, etengabe beste pertsona baten laguntza behar du, edo autonomia pertsonalerako laguntza orokorra behar du.

Maila horietako bakoitza, aldi berean, beste bi mailatan banatuko da, pertsonaren autonomia-mailaren eta behar duen arretaren eta zaintzaren arabera.

Nork egiten du mendekotasun-egoeraren balorazioa?

Gipuzkoan Udaleko Gizarte Zerbitzuek informatu, kudeatu eta tramitatzen dituzte eskari eta errekurtso guztiak. Edozein baliabide eskuratzeko "sarbidea" dira.

Telefonoz deitu eta hitzordua eskatu behar da. Deitzean, interesdunaren izen-abizenak eta helbidea eman behar dira, eta dagokien Gizarte Langilearekin biltzeko eguna eta ordua jakinaraziko diote.

Gizarte Langilearekin biltzen garenean, berak egingo du balorazioa, eta berak bideratuko du kasua.

Lehenik eta behin, mendetasuna baloratzeko baremoa egiteko (eguneroko jardunetan behar den laguntza) edota, hala bada, RAI balorazioa (eskatzen den baliabiderako gaitasuna eta erabiltzaileen profila) eskatzeko sinadura behar da. Balorazio horiek Aldundiak egiten ditu.


 

EGUNEKO ZENTROA

2004ko uztailean ireki zen zerbitzu hau. 25 plaza ditu eta Itsas Etxeko eraikuntzan, beheko solairuan kokatuta dago. Zerbitzuak: Hirugarren adineko pertsona ezinduei eguneko atentzioa eta zaintza; Gosaria eta bazkaria; garraioa; Iharduera indibidualizatuak; mantentzeko gimnasia.


 

APARTAMENTU BABESTUAK

2006an ireki ziren. Sei apartamentu daude. Adineko pertsonentzat dira. Autonomoak izanda, beren etxebizitzan segitzeko zailtasunak dituztenentzat dira (etxea egoera txarrean dagoelako, elkarbizitza arazoak daudelako, etxebizitza utzi beharrean daudelako…) Familiarik ez duten edo gizarte babesik ez dutenentzat dira.

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.