Gas instalakuntzak

Eraikinean Gasa instalatzeko obrak, funtsean obra txikiak badira ere, bereizgarri batzuk dituenez, bereizita aztertuko ditugu. Gas instalakuntza burutzeko ondorengo pausuak jarraitu behar dira:

  1. Eskabide orria bete eta udalean sarrera eman
  2. Eskabidearekin batera obra burutzeko aurrekontua, instakuntzaren eskema, gas kontagailuen kokaera eta izaeraren azalpena baimendutako enpresa batek sinatuta.
  3. Udalaren baimena jasotzerakoan obra hasi ahal izango da.
  4. Obrei dagokien tasak ordainduko dira
  5. Obrak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:
  • Lanak instalatzaile karneta daukan enpresa batek egin beharko ditu, eta indarrean dauden legeak bete beharko ditu. Besteak beste, honako lege arauetan azaltzen diren ezaugarri teknikoak bete beharko dituzte: 1973ko urriaren 26ko 2913/73 Dekretua (gasezko erregaien zerbitzu publikoari buruzko erregelamendu nagusia), eta hura aldatzen zuen abenduaren 14ko 3484/1983 Errege Dekretua; 1993ko urriaren 22ko 1853/1993 Errege Dekretua (erabilera domestiko, kolektibo edo komertzialeko lokaletan gasa instalatzeko erregelamendua). Bete beharko ditu, baita ere, indarrean dauden segurtasunari buruzko arauak eta Naturgasek ezarritako baldintzak.
  • Orioko herrian gasa instalatzeko proiektuak zehazten duenaren arabera, eraikuntza bakoitzari hartune bat dagokio. Instalazioa hartune horretatik abiatuta egingo da.
  • Tutuak fatxadaren egitura estetikoari kalterik egin gabe instalatu behako dira, eta, ahal den neurrian, fatxadaren koloreak izango dituzte. Behetik gora doazen tutuak, fatxadaren izkinak, esekitokiak, eguterak eta abar erabiliz jarriko dira, kanpotik begiratuta ahalik eta gutxien ikus daitezen.
  • Instalazioa ezin izango da teilatutik egin. Beste erarik egongo ez balitz, behar bezala justifikatu beharko da.
  • Kontadoreen bateria portalean jarri beharko da. Hau ezinezkoa izanez gero, etxeko beste toki komun batean jarri beharko da.
  • Gasa erregulatzeko armairua Bilbao modelokoa izango da, Biltoki etxekoa edota Euro-Cobil etxekoa. Orioko armarria izango du bistan.
  • Galdararen keak, errekuntzatik sortzen direnak, teilatuaren gainetik bideratuko dira. Galdara estankoa bada, eta orduan bakarrik, keak fatxadara atera daitezke.
  • Galdara edo berogailuak etxe barrutan jarri beharko dira. Kanpoan jartzea ezinbestekoa izanez gero, estaliak jarriko dira, fatxadaren egitura estetikoari kalterik egin gabe.
  • Lanak egiten diren bitartean, ez dira hondakinak kalean utziko; kontainer batera bota beharko dira. Kontainerra jartzeko, udal baimena eskatu beharko da.
  • Hirugarren pertsonei sortutako kalteak instalazioa egiten duenaren kontura izango dira, Toki Udalbatzen Zerbitzuetako Erregelamenduaren 12. artikuluaren arabera.
  • Behin lanak bukatuta daudenean, instantzia aurkeztu beharko du udaletxean, udal ikuskaketa eskatuz. Instantziarekin batera instalatzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko du; ziurtagiriak honakoak adierazi behar ditu: lanak emandako baimenaren arabera egin direla; eta zein izan den lanen kostu osoa, exekuzio materialeko aurrekontuaren arabera. Instantziarekin batera aurkeztu beharko da, baita ere, gas instalazioaren egokitasunaren ziurtagiria, enpresa instalatzaileak emana eta enpresa hornitzaileak (Naturgasek) berretsia.

Eskabide orria eskuragarri  hemen  .

Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapena

orioiluntzean

Orioko Udala Hiri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berria ari da lantzen. Lehiaketa publiko baten bidez erabaki zuen Plan Orokorraren lanketa teknikoa Santi Peñalba eta Manu Arruabarrena arkitektoek eta Mikel Iriondo abokatuak osatutako taldeari adjudikatzea. Talde tekniko horrek aztertu du zer egin daitekeen herriko zenbait eremu hobetzeko eta herritarren biharko premiei erantzuteko, eta beren proposamenak HAPOren Aurrerapen Dokumentuan  daude jasota.

Udalak aho batez onartu zuen, 2014ko abenduan, Aurrerapen Dokumentu hori jendaurrean jartzea eta parte-hartze prozesu bat abiatzea, herritarrei aukera emateko beren iritziak azaldu eta ekarpenak egiteko.

Hauek dira Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapena osatzen duten dokumentuak (PDF formatuan):

Oinarrizko dokumentuak

HAPO. Aurrerapen dokumentua. Memoria

HAPO. Aurrerapen dokumentua. Informazio eta diagnostikoa

Memoriaren planoak

1. planoa. Udalerria. Mugaketa, Oraingo egoera eta Toponimia

2. planoa. Indarrean dagoen plangintza. Lurzoruaren sailkapena

3. planoa. Indarrean dagoen plangintza Kalifikazio orokorra. (Udalerria)

4. planoa. Indarrean dagoen plangintza Kalifikazio orokorra. (Hiri ingurunea)

5. planoa. Indarrean dagoen plangintza. Hirigintza antolamenduari gainjarritako baldintzatzaileak

6. planoa. Oraingo egoera diagnostikoa. Sintesi grafikoa

7. planoa. Lurzoruaren sailkapena

8. planoa. Kalifikazio orokorra. (Udalerria)

9. planoa. Kalifikazio orokorra. (Hiri ingurunea)

10. planoa. Bideko ordenazioa

11. planoa. Hiri esparru libreak eta beste dotazioak

12. planoa. Hiri inguru eta eremu esberdinen antolamenduko aukerak

Informazio eta diagnostikoaren planoak

1. planoa. Orioren kokapena Gipuzkoan

2. planoa. Orioren kokapena Urola Kosta Eremu Funtzionalean

3. planoa. Udalerria. Mugapena, egungo egoera eta toponimia

4. planoa. Udalerria. Ortofotoa

5. planoa. Komunikazio-sistema eta mugikortasuna

6. planoa. Hipsometria

7. planoa. Sare hidrografikoa. Iturburuak, azaleko bilketak eta iturriak

8. planoa. Landaredia eta lurzoruaren erabilerak

9. planoa. Uholde-arriskuak

10. planoa. Ibaien eta erreken LAPeko zehaztapenak

11. planoa. Hezeguneen LAPeko zehaztapenak

12. planoa. Itsasertsaren LAPeko zehaztapenak

13. planoa. Kutsatuta egon litezkeen lurrak

14. planoa. Lurzoruen higadura

15. planoa. Landa-asentamenduak. Eraikinak eta partzelak

16. planoa. Zerbitzu-azpiegiturak. Ur-hornidurako sare nagusia

17. planoa. Zerbitzu-azpiegiturak. Saneamendu-sare nagusia

18. planoa. Zerbitzu-azpiegiturak. Energia Elektrikoaren eta Argiteriaren sare nagusia

19. planoa. Zerbitzu-azpiegiturak. Gasaren eta telekomunikazioen sare nagusia

20. planoa. Urola Kosta Eremu Funtzionaleko LAPeko xedapenak

21. planoa. Ondare arkitektonikoa eta arkeologikoa. Udalerria

22. planoa. Ondare arkitektonikoa eta arkeologikoa. Hirigunea

23. planoa. Zonakatze orokorra. Hiri-ingurunea

24. planoa. Zonakatze orokorra. Udalerria

25. planoa. Hirigintza-sailkapena. Udalerria

26. planoa. Hirigintza-eremuak. Egungo egoera

27. planoa. Zonakatze xehatua

28. planoa. Diagnostikoaren sintesi grafikoa

 

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.