Antillako hondartzaren ingurumen kalitateko sistema

Orioko Udalak ingurumenaren kalitatea kudeatzeko sistema bat jarri du abian 2009an Antillako hondartzan.

Dokumentazioa

Antillako hondartzako ingurumenaren kalitate politika.  Udalaren konpromisoak

Gogobetetasun inkesta

Zuen iritzia jaso nahi dugu. Horretarako, Gogobetetasun inkesta betetzera gonbidatzen zaitugu. Ondoren, bidali helbide honetara Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo entregatu Turismo Bulegoan.

Tokiko Agenda 21

Zer da?

Orioko Udala 2004. urtean hasi zen Tokiko Agenda 21 izeneko egitasmoa lantzen, iraunkortasunaren bidea hartzeko asmoz. Egitasmo horretan arlo ugari kontuan hartzen dira: ekonomia, ingurumena, gizartea...

Tokiko Agenda 21a ekintza plana da eta ekintzak udalerriaren egoera aztertu ondoren finkatzen dira. Lehenbiziko pausoa, hortaz, diagnostikoa egitea izan da eta, ondoren, diagnostiko horretan oinarrituta, ekintza plan egokia diseinatu eta martxan jartzea.

Udalak dagoeneko onartua du ekintza plana (2006ko otsaileko udalbatzarrean) eta orain hori martxan jartzea dagokio.


Dokumentuak:

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.