Obra txikiak egituran, fatxadetan antolakuntzan edo hornikuntza nagusietan eraginik ez duten obrak dira.
Obra txikiak burutzeko ondorengo pausuak jarraitu behar dira:
- Eskabide orria bete eta udalean sarrera eman.
- Eskabidearekin batera obra burutzeko aurrekontu guztiak eraman behar dira.
- Udalaren baimena jasotzerakoan obra hasi ahal izang da.
- Obrak, Baimenean jasotako baldintzak beteaz burutuko dira.
- Obrei dagokien tasak ordainduko dira.
- Obrak burutzeko kontenedorea jarri edo andamioak behar badira, ondorengo baldintzak bete beharko dira:
- Udaltzainekin harremanetan jarri kontenedorea edo andamioa non jarri daitekeen aztertzeko.
- Eskonbroak bideratzeko tolbak erabili behar dira.
- Okupazio publikoari dagokion tasak ordaindu hauek kentzen direnean (Tasak eguneko eta azalerarekiko kobratzen dira).
Eskabide orria eskuragarri hemen .