Jarduerak burutu ahal izateko, jarduera baimena eskuratu behar da, obra baimenaz gain. Jarduerak bi talde nagusitan banatzen dira, jarduerei aplikagarri zaien 3/1998-ko Ingurumenari buruzko Lege Orokorraren eta 165/1999 Dekretuaren arabera:
165 /1999 dekretu bidez Salbuetsita dauden jarduerek ondorengo tramitazioa izango dute:
- Jarduera egitasmoa aurkeztu beharko da udalean 165/1999 Dekretuaren betekizuna aztertuaz
- Erakustaldi publikoan egongo da egitasmoa 10egunez eta bizilagunei jakineraziko zaie.
- Udal teknikariek jarduera egitasmoari txostena egingo diote, bere kasuan dagozkion neurri zuzentzaileak ezarriaz.
- Jarduera baimena eskuratzerakoan, obrak hasi ahal izango dira.
- Behin obrak bukatuta, IREKITZE BAIMENA eskatuko da.
- Irekitze baimena eskatzeko ondorengo dokumentuak ekarriko dira udalera: - Ur, Argindar eta gas instalakuntzetako buletinak - Jardueratako Alta, Lizentzi fiskala
- Irekitze baimena eskatzean, Udal teknikariek ikustaldi bisitaldia egingo dute, obrak emandako baimenaren arabera egin direla ikusteko.
Salbuetsita ez dauden jarduerak:
- Eskumendun Tekniko batek sinatutako eta dagokion Elkargoak ikusonetsitako Jarduera egitasmoa aurkeztu beharko da udalean.
- Erakustaldi publikoan egongo da egitasmoa 15 egunez eta bizilagunei jakineraziko zaie.
- Udalak, Eusko Jaularitza,Osakidetza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko tramiteak egingo ditu.
- Behin Tramitek bukatzean,Udal teknikariek jarduera egitasmoari txostena egingo diote, bere kasuan dagozkion neurri zuzentzaileak ezarriaz.
- Jarduera baimena eskuratzerakoan, obra baimena emango da.
- Behin obrak bukatuta, IREKITZE BAIMENA eskatuko da.Irekitze baimena eskatzean, Udal teknikariek ikustaldi bisitaldia egingo dute, obrak emandako baimenaren arabera egin direla ikusteko.
- Irekitze baimena eskatzeko ondorengo dokumentuak ekarriko dira udalera:
- Ur, Argindar eta gas instalakuntzetako buletinak
- Jardueratako Alta, Lizentzi fiskala
- Osakidetzako ikusonetsiaren ziurtagiria.
- Industria baimena Hotzgailu sistemekiko
- Obra bukaerako planu zehatzak
- Ikusonetsitako obra bukaerako ziurtagiria, bertan obra, emandako baimenaren arabera burutu dela adierazi beharko da eta obra bukaerako likidazioa ekarriko da.
Lege eta dekretuak: