Abailan Kirol Orientabide Zerbitzuakirola
Carla Perez
Abailan-en arduraduna
Ordutegia:
Astelehena eta ostirala: 9:00-11:00
Asteartea: 19:00-21:00
Asteazkena: 11:00-13:00
Osteguna: 17:00-19:00
Helbidea:Erribera Kalea, 1
Orioko herritarrei kirol eragileen, ekipamenduen eta zerbitzuen inguruko orientazioa ematea helburu duen zerbitzua da, bizitza aktiboa sustatzeko. Arrazoi desberdinak medio, orientazio pertsonalizatua behar dutenei, jarduera fisiko segurua egin dezaten ahalbidetzea du helburu.
Eskainitako zerbitzuak:
- Herrian dauden baliabideen inguruko informazioa ematea, intereseko aukerak aurkitzeko.
- Eragileekin harremanetan jartzen laguntzea, bidea errazago egiteko eta beharrak ondo azaltzeko.
- Ibilbide pertsonalizatu bat diseinatzen laguntzea, zailtasunak errazago gainditzeko eta bizimodu aktiboak denboran iraun dezan.
- Prozesuaren jarraipena egitea, unean uneko beharrei erantzuteko.
