Momentuan ez dago jendaurrean espedienterik irekita.

2022/04/20 2022/05/04

Azken hamarraldi honetan gero eta jende gehiago aritzen da surfean, batez ere udako denboraldian. Hori dela eta, kirol-modalitate hau aukera ekonomiko nahiz turistikoa bilakatu da eta, horretxegatik, Orioko hondartzan surf-ikastaroak bideratzen dituen sektorea arautzeko premia ikusi du Udalak.

Hemen kontsultatu dezakezu araudi honen testua:

2022/01/26 2022/03/08

Orioko Udalak 2022ko urtarrilaren 25ean argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ondoko ordenantza honen lehen onarpenaren iragarkia: Orioko aparkalekuak erregulatzeko udal-ordenantza.

Hemen kontsultatu dezakezu udal-ordenantza honen testua:

2021/05/13 2021/06/23

Etxez etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen udal-araudiari 2021eko apirilaren 29an eman zion lehen onarpena udalbatzarrak. Lehen onarpenaren iragarkia 2021eko maiatzaren 12an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta, beraz, espedientea jendaurrean egongo da, 30 lanegunez, 2021eko maiatzaren 13tik ekainaren 23ra bitartean.

Udal-araudiaren testua hemen kontsultatu daiteke: